Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna

Leheneko denboretan Philipe Etchegoyhen
Artxiboan



Secours Populaire Français eta Liberté kasetak bat egin düe Haitiko lürrikararen ondoramener aitzin egiten lagüntzeko. Secours Populaire egitürak ontsa ezagützen dü Karibeko lürralde hori, 1980az geroz izan diren ezbeharren ondotik ere han beitzen lagüngoa eskeintzeko. Üduri lüke beraz egitürak badakiala nola behar den bildürik eta bildüko den sosa baliatü. Segürtatü deigüe bildü sosa Dominikar errepüblikalat igorriko düela, behar diren gaüzak han berean erosirik izan ditean. Hortaz gain, epe lüzeko lagüntza segürtatü nahi lüküe Haitin. Lehentarzünak oihal-etxeak, janaria eta sendageiak izanen dira.
Düala urte zonbait ekologista amorratüen alorra zena, jendarte osoalat hedatü da azken denboretan. Ekologia gobernüen ardatz nagusienetarik bata bilakatü denez geroz, energia berriztagarriak, etxe ekologikoak eta holakoak bazter orotan onddoak bezala agertzen ari dira, eta Xiberoan ere. Energia berriztagarrien eta eko-eraikuntzaren azken erakustaldian, Maulen, Beñat Hegiapal sohütarraren zurezko etxea behin eta berriz aipatürik izan zen. Hobeki ezagütü nahian, Sohütarat joan gira, bide bazterretik ageri den etxe horren ikustera. Prefosta, Beñat Hegiapal ondoan günüan. 


Mauleko postako langileak kexatü dira abentü ondarreko lan egün bat ez beitzaie pagatürik izan. 17 faktürretarik 15 greban ziren horren salatzeko. Ontsa entelegatzeko, postaren ibilmoldea behar da esplikatü. Astelehen eta asteartez, gütün güti badelarik, turnada zonbait partekatzen dira ; eman dezagün Garindainekoa faktür batek egiteko partez, beste turnadak egiten dütüenen artean partekatürik dela, beren herrikoa egin ondoan Garindaineko etxe zonbaitetara joaitez. Sistema hori baliatzen düe ere bai norbait eri delarik.
Gotaine-Irabarnen, Atharratzeko bide zaharrean edo Erregeen bidea ere deitzen den bide bazterrean, düala 15 urte oihan berezi bat lantatürik izan zen (Irabarneko hilerri berriaren ondoan). Zühainekin batean, beren izenak eüskaraz, frantsesez eta latiz erakusten dütüen taula elibat ere lantatü zütüen. Aste hatsarre hontan, Gotaine-Irabarneko haurrek Arboretum delako hortan xahaketa lanak egin dütüe. Taula berri zonbait ezarririk izan dira. Xenda bat abiatzen da hilerri parean, eta petik gora joaitez zühain ezberdinak eta beren izenak ikusten ahal dira. 


Azken denboretan, legeak hala erranik, urdea Mauleko kabale hiltegian ehaiten düe haboroenek. Bena ez denek. Ibarresküineko etxalte batetan, urdea etxerat eramanik zaie, askaiten dira... eta lanealat. 




















































