Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna

Aistrika
Artxiboan



Maulen,XÜBÜKOTA izeneko eüskarazko MAM edo haurtzain etxe bat zabaldüko düe dagün urtarila hatsarrean. Xiberoko lehena dateke.
Xiberoko turisma bulego nausia Atarratzen dateke hebentik aitzina, Maulekoa aldiz negüko sasuarentako zerratürik izanen da salbü bakantza ttipi eta neskenegün goizez.
Xiberoko komerzioek egüberriko animazioak proposatzen dütüe abentü lehenetik 24 ala arte !
Interface elkarteak "carton plein" izeneko xede berria abiatürik dü. 2002az geroz langabeer lana proposatzen züen bena bastimentüan.Bastimendüko lana gerogo eta gütiago, gerogo eta hürrünago, eta kasik gizonentako baizik ez, beste ideia bat ediren düe. Kartoekin müblen egitera. Kartoa erreküperatzen düe enpresetan, hots berziklatzen Emac enpresak emanik adibidez, eta arin eta azkar den müble bat egiten, behar diren apainketak egitez. Audela sorkuntzak egiten dütüe, alde artistikoa adieraztez. Eta hori emazteek ere egiten ahal düe. 

