XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Etxé Sécurité enpresa, europako sekuritateko bota ekoizle nausiak, aste hatsarreaz geroz, Bildozeko egoitza berrian ekoizten hasirik da !!
Hilabete bat ezarri dü, Mauletik tresneri güziaren ekartzeko eta ekoizpenaren berriz hasteko, pikuan izaiteko. Egoitza berria, 3000 metra karratüzkoa da, bi eraikinetan partekatürik. Hari esker enpresak esperantxa dü, lan baldintzen hobetzea, eta ekoizteko ahalaren emendatzea. Etxé Sécurité enpresako egoitza berrian izan da Laurentx Etchegoin erreportalaria jakiteko nola iragan den egoitza aldaketa. Pierre François Etchegoyen enpresa bürüa entzün :

   

 

 

 

 

"Herritar Zerbütxüa" garatü nahi dü Azia alkarteak Unis’Citéren partaidegoarekin. 
2010an sortü den "Herritar Zerbütxüak" 16 eta 25 urte arteko gazteentako da, herritar engajamentü baten ükeiteko parada eskentzen deie. Gazteek biazka edo hirunazka, 9 hilabetez astean lau egünez, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Atharratzeko Azia alkarteak, dei zabaltzen dü  interesatürik diren gazte, alkarte edo egitürentako, harekin harremanetan sartzea.

Entzün Laurent Beguerie Aziako alkarteko animazailea :     


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Artzainak taldeak Lagarde enpresa arrahartü züan düala hiru urte. Bordale ondoko enpresa hori erosi züan, geroztik 9 langiletarik 21 enplegüetarat igaran dira. Lagarde enpresak alorretan arto edo zerealen ondarren xehekatzeko «Broyeur» bezalako tresnak edo bide bazterreko belharren mozteko « Eparreuse » bekanikak egiten dütü. Hiru urtez, Frantziako merkatüaren % 7en hartzea heltü da eta 10tara heltzeko asmüa dü. Kanpoko merkatüetan ere hasirik da saltzen, hala nola Estonian.

Entzün Jean-Philippe Dupeche Lagarde enpresako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Mixel Etxebest Artzainak taldeko bürüa eta Lagarde enpresako arraharzalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« SOKA » izenarekin espartiña enpresa bat sortu dü düala 3 urte Maider Dascon Xiberotarsa gazteak. Espartina modeloak asmatzen dütü eta gero Mauleko 3 enpresetan eginarazten. Haur, emazte eta gizonentako modeloak proposatzen dütü, larrüz eta oihal ederrekin. Modelo bakotxak eüskal herriko izen bat badü eta leheneko mudan eginik dira erran nahi beita esküz josirik direla. SOKA, espartiñak saltzen dütü kostaldeko saltegi zonbaitetan eta webgüne baten bidez. Üda osoan, Idauze-Mendin Soho etxean espartiña modelo güziak presentatzen dütü.

Entzün Maider Dascon SOKA enprasako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

SAEP Xiberoko hur sindikatak diagnostika handi bat eramanen dü urte batez. Bere eskü diren instalazioneak, odiak eta beste zer egoeretan diren, huraren kalitatea zer heinekoa den, hots Zindikatari doazkio güzia aztertüko da. Ikerlanek balio dükee egin beharren zerrendakatzeko eta lehentarzünen finkatzeko. Bere kostea hein handikoa beita, Kontseilü Orokorrak eta Adour Garonne hur agentziak beren gain hartüko düe. Bestalde, Mauleko Zentralan goiz ala berant lan zonbait egin beharko düala Sindikatak agertzen da, alüminiomaren herexa noiztenka atzamanik beita. Arrazo horren konpontzeko, haütüaren araberan 500 000 edo miliu bat euroko lanak egin beharko dira.  

Entzün Alain Brousset-Matheu Hur Zindikateko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan