Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Emankizüna

Tumatxa 2019/11/13
Artxiboan



Joan den abentüaren 21ean, Euskal Herriak, "Le journal du pays basque" bere kazeta galdu züan. Kazetaren langile ohiek,
Lehen ondarkinak sartu dira astelehen hontan, irailaren 22a, Xarrikotapeko Mendixka ondarkintegian. Bil ta garbi sindikataren xedea da, 17 miliu euro koste dü eta 75 000 jenteen ondarkinak tratatüko dira. Amiküze, Bidaxüne, Garazi, Baigorri, Saliese, Xalbaterra, Xiberoa eta Oztibarreko 178 herrien ondarkinak ekarriko dira, 20 000 tona. 7 jenteek joanaraziko düe günea eta ondarkinen parte bat laborantxan erabilteko hongarri bilakatüko da. Gora behera franko izan ondoan herrian, azkenean bazterrak anpletü dira eta herriko etxearekin harremanak abiatü dira.
2014eko Xiberoko Botzaren Etxez Etxe sos biltze kanpaña hasten da, arramaiatzaren 21ean, neskenegün hontan.
Üdako sasoina geroz eta llabürragoa, bizi dügün krisia kontütan izanik, ororen bürü 2013ko turisma sailako bilana, oraino okerragoa izaiten ahal zela azpimarratürik izan zen, iragan astean egin zen Xiberoko Turisma bülegoaren biltzar nausian.
Odace alkarteko animatzaile den Jean Pierre Hitta erretreta hartüko dü arramaiatz ondar hontan. Urte andana batez, ofiziale, komersant eta enpresa sortzaileekin eraman züan hüilaneko lanaren jarraikitzeko nahiküntea berretsi dü Odace alkarteak eta animatzaile berri bat hartüko dü lüza gabe. 






