XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Aurten ere, Baratzearen erakusgiak bere jentetzea bildü dü Garindainen. Hirugerren aldikoz Garindaintarrak alkarteak baratzearen salua antolatzen züan. Erakus mahain, lili, lantari, erlezain, lürren lantzeko bekanika, horik oro ikusi ahal izan dira apirila ondarrean Garindaineko trinketa gibelean. Jenteak saldoan bildü dira mintzaldien jarraikitzeko. Garindaintarrak alkartea aski botzik agertzen da egünaldi hortaz eta herrian den dinamikaz. Ondoko hilabeteetan Garindainen izanen diren hitzordüak, pelotako masterra, Garindaineko kantaldia, mus txapelgoa eta ahatze gabe pastorala 2014ko.

Entzün Jean-François Amestoy Garindaintarrak alkarteko lehendakaria : 

Egürra energia berrigarri bezala erabilirik datekeana, lehen xedeak gogozkatzen ari dira Xiberoan. Egün horietan estudio bat hasiko da, Maule, Atharratze eta Gotainen, hiru bero sareen eraikitzea egingarri denez aztertzeko. Bero sare batek, egürrarekin hur beroa egiten düan bertz bero batetik, eraikin pübliko, enpresa edo etxe batetara, barneko berotzeko ala xahatzeko hur beroa banatüko dü. 2000 tona egür behar lirateke hiru bero sareen ibilarazteko, Xiberoko oihanek aise segürtatzen ahal düen kantitatea. Estüdioa Akitania eskualdeak dirustatzen dü eta eraikidüraren kostea Departamentüko Elektrifikazio sareak bere gain har lioke.

Entzün Bertrand d'Hults Herri Alkargoako Energia berriztagarrien sailako teknikalaria :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Elhürrarekin ürrentü da sasua San Martiko Harriko lerragünean. Uste bada, elhür sasua baikor izan dela, ez da etxit hala izan. Negü hontan elhür izanik, elhür elkitzeak gastü haboro ekarri dü. Bestalde, aroa ez da izigarri alte izan, leküko jenteak gütiago goiti joan dira araoa txarren gatik eta Nafartarrak gütiago jin ahal izan dira bide zerratzearengatik. Iragan urtearekin konparatüz, jentezionea % 4az apaltü da. Orai, elhürra hur dadin haidürü dira, dagün negüari so lanen hasteko. Azkenik, iragan üdan izan ziren animazioneen arrakastarekin, aurten ere animazioneak antolatüko dütüe San Martiko Harrian.

Entzün René Errezaret San Martiko Harrika lerragüneko komünikazio ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

1950 an atzamanik izan zen La VERNA sala, Georges Lépineux speleologoak züan lehen sartzea atzaman San Martiko Harrian. Urte bat berantago, Harum tazieff, Marcel Loubens eta Georges Lépineux lehentze sartü ziren La verna gelan. Geroztik, hur zentrala bat egin da eta turismoari zabaltü da sala. Aurten 60 urte egiten dü LA VERNA atzamanik izan zela. Aste hontako ostokadan LA VERNAren historia kontatüko deiküe, SHEM hur zentralan lan egin düan Clément Bozom-ek eta speleologen izenean Sébastien Verlhac Atarraztarrak. Aurten eginen diren animazioak aipatüko deizküe Aline Elgoyhen eta Ramuntxo Jonnet-ek.

Nola LA VERNA atzaman zen ?  Clément Bozom Ligiarra :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nola muntatü zen xede turistikoa ? Clément Bozom :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

LA VERNAren historia. Lépineux-en sartzea ziloan, Sébastien Verlhac speleologoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Turisma eta speleoen arteko harremanak, Sébastien Verlhac :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

LA VERNAk 60 urte aurtenko animazioak, Ramuntxo Jonnet eta Aline Elgoyhen :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Etxe ekoizpen merkatüa antolatüko dü Ürdiñarbeko herriak üztail eta agorrilako igante goiz oroz. Herriko Etxea, alkarteak, besta batzordea alkartü dira xede horren bürüala eramaiteko. Xede honek bi helbüru badütü, alde batetik Xiberoko etxe ekoizpen egileer salgüne berri baten eskentzea eta eroslearekin ekoizpenaz xüxenka mintzatzea, bestetik, animazio baten sortzea herriari bizi emaiteko. Merkatü hortan parte hartzeko interesatürik diren ekoizleak, Ürdiñarbeko Herriko-Etxearekin hersatü behar dira.

Entzün Arño Berrogain Larretxart Urdiñarbeko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan