Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna
Jean-Marie Algalarrondo - ELBen sortzeaz
Artxiboan



Üda hontako turisma sasoina Xiberoan, 2012koaren ildo berean agertzen da jadanik, ertaina. Arramaiatza oso txarra izan da eta üztaila ere, denbora ederra izanik ere, ez da beste urtez baino hobeagoa izan. Agorrila üsatü bezala hilabete hona izan da. Kakueta bezalako günetan, arramaiatzan aphaltze haundia izan bada, üztailako zenbakiak, joan den urtekoak baino hobeagoak izan dira. Agorrilakoak aldiz ez dira oraino ezagütüak. Hostalaritzan, krisiaren ondoriak sentidü dira. Jentetze berarekin, konsümo gütiago izan da. Orai turismo sailekoek esperantxa düe, iraila eta ürrietan denbora ederra jarraikiko dela, sasoin ondar hon baten ükaiteko.
Aezkoa, Garazi, Xiberoa eta Zaraitzu ibarrek, Iratin eraman düen xedearen ürrentze ekitaldia bürütü da agorrilaren 28an Iratin. Lau ibarretako ordezkariak botzik agertü dira, elkarrizketari esker düdak gainditürik izan beitira xede horren bürüala eramaiteko. Garrantzi haundiko lehen ürrats bat baizik ez zela azpimarratürik izan da eta alkarlanaren jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan da. Mügaz gaintiko xedeak, 6 millioi euroko aitzinkontüa züan. Xiberoko aldean etxolak berritürik izan dira, eta batzarri güne berri bat eraikirik izan da. Zaraitzü aldean aldiz, batzarri güne-ostatü-jatetxe bat egin da. Oinez ala Btt-ez ebilteko xendak hobetürik izan dira, alde batetik besteala erreskiago iragaiteko. Seinaletika eta Iratiko oihanaz informazio taulak jarririk izan dira ebilbideetan.
Üda hontan Ürdiñarbeko Herriak
Güti baliatürik beita Xiberoan, herritar zerbütxüa garatü nahi dü Azia alkarteak, «Unis’Cité» alkartearekin partaidetzan. 2010an sortü den herritar zerbütxüarekin, 16 eta 25 urte arteko gazteeri, herritar engaiamentü baten ükaiteko parada eskeintzen deie. Gazteek, bederatzü hilabetez, aste oroz lau egünez, bikote edo hirukoteka, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Hortarako 570€ pagatürik dira. Deia zabaltzen dü Atarratzeko Azia alkarteak (05 59 28 67 62) interesatürik izaiten ahal diren gazteeri baita alkarte edo egitüreri harekin harremanentan sartzeko.
Etxé Sécurité enpresa, europako sekuritateko bota ekoizle nausiak, aste hatsarreaz geroz, Bildozeko egoitza berrian ekoizten hasirik da !!



