XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Ezpartiña egileak bildü dira Maulen, 2014ko moda tendentzien berri biltzeko. Parisetik jinik Guillemette Schlegel hoinetakoen moda aditüa hor zen tendentzien berri zabaltzeko. Moda aipatzean arroper pentsatzen badügü, "hoinetakoek ere beren leküa badüela" erran dü eta etxiki behar dela, alde batetik, tendentziak jarraikiz eta bestetik kanpoko salmentak lantüz eta azkartüz. Ezpartiñak Xiberoan eraikirik izatea inportantzia beitü, jakintza hortaz azpimarratü behar da.

Entzün Guillemette Schlegel hoinetakoen modan ardüratzen dena :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Eusko” Euskal Leküko Moneta baliatzen ahal da Xiberoan, urtarila ondarreaz geroz. Xibero Bio saltegian "Eusko"-en kidetza hartzen ahal da eta euroak trükatzen ahal dira, eusko batek euro bat balio düalarik. Partaide diren saltegietan erosketak egiten ahal dira "eusko"rekin pakatzez eta saltzaleek beren ornitzaileak euskoekin pakatüko dütüe edo sinpleki beren erosketak euskoekin eginen dütüe. Mementoko, 10 bat saltegi, enpresa edo laborari partaide dira.

Entzün Maulen saltzale den "Tano Cuir"eko Maddi Anso : 


Entzün Sophie Etcheberry "Sofi'Coif" saltegikoa : 

Entzün Aurélie Lartigue Xibero Bio saltegikoa : 

SHEMeko hur zentralan deüs ez da galtzen. Hurarekin argi indarra sorarazten düan enpresa honek, Santa-Graziko hurtegian lanean ari da, turbina berri baten ezarteko. Orai arte, horko hura lehen turbina batetik iragan ondoan, Ligiko hur zentralala heltzen zen, beste turbina batetarik argi indarraren sortzeko. Santa-Graziko erreka ez agortürik üzteko, hur kantitate baten ixurtzea behartürik dira. Kantitate hori emendatü beita eta debaldetan ixurtzen üzteko partez, hurtegi azpian turbina bat ezarten ari dira. Lan horiek ez düe eraginik ekarriko errekari eta mila jenteen heineko argi indarra sortüko dü. Bestalde, Sohütako Baragarriko hurtegia erosi dü, argi indarraren ekarpenaren azkartzeko xedearekin. Han zen langilea Ligiko SHEMeko hamekagerren langilea bilakatzen da.

Entzün Jean-Luc Ducombs Ligiko SHEMeko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

ODACE alkarteak bere lana jarraikitzen dü Xiberoko Emazteen Enpresen süstengatzeko. Aurten jadanik, 3 enpresa lagüntü dütü eta urtarila hontan, DROP ostatüan ziren ODACEko kideak beren lagüntzen aipatzeko. DROP ostatüak 5000 euroko lagüntza esküratü dü eta hiru urte ükenen dü sosaren gibel emaiteko, interesik gabe prefosta. Erran behar da, sosa eman ondoan, ODACE alkarteak enpresak jarraikitzen dütüala aholkü emaitez. Jadanik, enpresa zonbait lagüntü badü, ODACEk dei bat zabaltzen dü interesatürik denari lagüntza ükeiteko. 

Entzün Maddi Etxegoyhen ODACE alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Departamentüko enerjien sindikataren biltzar nausia Maulen egin da, herrietako 300 bat ordezkarien parte hartzearekin. Botingoan 546 herriek parte hartzen düe eta sindikataren helbüruetarik bat da, herrietan diren elektrika sareen antolatzea, lürperatzea beharra delarik edo herrien argitze sistima segürtatzea. Bigerren lan nausia da, ERDFen lanaren jarraikitzea eta kontrolatzea. 2013an, hogei miliu euroko lanak eginen dira herrietan. Bestalde, sail berri bati lotü nahi da Botingoa, ühain optikoa eta zedariak oto elektriken baterien kargatzeko ezari nahi dira ahal bezain beste herritan.

Entzün Denise Saint-Pée Departamentüko Enerjien Sindikatekoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan