Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna
Zozial Emankizüna 18/10/29a
Artxiboan



2015a hontan, Xiberoko Odace alkarteak eta Bidarteko Eztia ingeniari eskolak alkarlan bat eramanen düe. Hitzarmen honen bidez Xiberoko gazteak lagüntüko dira formakuntza mailan eta enpresak ere lagüntüko dira beren xedeetan. Odace alkarteak ehün ta berogei ta hamar kide dütü, ofiziale, komerzio eta industriako enpresa bürüak, partaideak ere eta Xiberoa Herri alkargoa eta Euskal Herriko merkataritza kanbera.
Berri txarra zabaltü dü Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak, herriko etxearen agiantzetan. “L’hostellerie de Château” edo Xiberoan “Ansoenea” izenarekin hobeki ezagütürik zena züan azkena, bena abentü ondarrean orozbat zerratü zen. Arrazua da ez zela haboro arrauetan, lanek abiatü behar züen urtarrila hontan bena hotelaren joanarrazleak joan dira . Azken hamalau urteetan, lau hotel zerratü dira Maulen eta hortaz damütü da auzapeza. Halaere herriak Aguerria etxean hotel bat eginen dü bena lanek urte bat hartüko düe eta 2016-eko urte hatsarrean zabaltü behar lüke.
Eüskal mendietan igürükirik zen elürra erori da azkenean. San Marti Harrian, Izarben ala Iratin bazterrak xuri dira eta aro ederra izanez, baldintza güziak bildüak dira, bakantzetako bigerren aste hontan elür kirolen pratikatzeko. San Martin pisten ehüneko 90a zabalik da, Izarben iraupen eskien egiteko 32 kilometro pistetan ibiltzen ahal da eta Iratin raketekin ibiltzen ahal da. Bide güziak zabalik dira San Martira heltzeko, haatik Iratira heltzeko kateak beharrezkoak dira azken bi kilometroen egiteko, bai Xiberoaren aldetik baita Baxenafarroaren aldetik.
Gazteek hartzen düen orientazioa eta Xiberoa lürraldeak eskeintzen dütüan lan proposamenak ez beitira beti zentzü berekoak, 2015ean Azia alkarteak “Xiberoan lan eta bizi” egitasmoa bürütüko dü. Lehen ürratsa date, Xiberoa Herri Alkargoa eta Odace alkartearekin partaidetzan ikertzea zoin den Xiberoko enplegüaren merkatüa. Bigarren ürratsean, arloka bilküra püblikoak antolatüko dütü, urtarrilatik maiatza artino enpresa bürüekin sektore bakotxeko egoerarern berri hartzeko. Ondotik xehetarzün güzi horiek bildüko dütüan “Ofizioen gida” sortüko dü eta azkenik Xiberoko ikastetxeen ützülia eginen dü gida horren zabaltzeko.
Marka güziak hautxe dira aurten 





