Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Emankizüna



Espartinaren besta ospatüko da igante huntan Maulen. Düala 50 urte Xiberoan, espartingintzak 2000 langile enplegatzen zütüan, egün soilik 80 langile direlarik, orano zabalik diren 6 enpresetan. Alde hortarik, kanbiamen handia izan bada, espartina bera ere, ütxüraren aldetik phürü franko kanbiatü da, berriz modan izan artino azken urteetan. Frantzian da merkatü nagusia, bena Europako beste Herrietan ere eijerki saltzen da eta arrakasta handia dü gazteen artean. Espartinaren feida honen bezperan, MEGAMen enpresa bürüa den Monique Marzarengana joan gira, bere enpresaren ezagützaren egiteko eta espartingintza zertan den ikusteko.


Iratiko oihanaren üngürüko xedeaz hitzarmen bat izenpetürik izan da iragan asteartean, Otsagiko "Casas de Irati"-n, Zalazar eta Xiberoko sindikataren artean. Xede horren baitan Xiberoko partean, baita ere "Casas de Irati"n bi eraikin handi altxatürik izanen dira eta bi parteen arteko oinez ibilteko xendak lotüko dira.
Mauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak biltzar nagusia egin dü iragan astean. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 filmen üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat proposamen egin dütü, eta Culturamerica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen aldetik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko.
Mündüko hamargerren leize handiena Xiberoan da, Santa Grazin. 1953an harpe-ikerzale talde batek atzaman ondoan, EDF leize barneko ur jauziari interesatü zen elektrizitatea ekoizteko xedearekin. 1960an lürpeko bide bat zilatü züan, bena azkenean ez zen elektrizitatea ekoizten hasi. Urte zonbait berantago, SHEMak züan ura gisa hortaz baliatü.
Xiberoko turismoan, pribatüak eta püblikoak nahasirik, eginik direnak eta orano xede direnak alkartürik, orotara 8 milu eta erdi euro ezarririk izan da. Iragan astean hala erranik izan zen Xiberoko turismo bülegoaren biltzar nagusian. Hortaz gain, 2009ko sasua uste beno hobeagoa izan dela gehitü düe ; autobüsez egiten diren bijitak emendatü ziren, bai eta ere Kakueta eta Mauleko gaztelüaren bijita kopürüak. Aterpetxe ezberdinetan aldiz, jente gütiago kontatü zütüen iragan urtean. 

