XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Jean Pierre HitaOCM (Opération Collective de Modernisation) edo modernizatze operazio kolektiboa deitzen da programa, eta interesgarri bada ere, ez da hanitxenganik ezagütürik. Estatü frantsesa, eskualdeko kontseilüa, kontseilü nagusia eta Xiberoako herri alkargoako parte hartzearekin eta ODACEn artekaritza lanekin, material berri erosteko edo egoitza bat zaharberritzeko, sos kopurüaren %25 gibel ükeiten ahal lüküe galtazaleek. Haboroenik 36 000 euroko faktürak dira kontüan hartzen, eta horietarik 9 000 euroko lagüntza da proposatürik plan honekin.
Programa honek bigerren ürratsa dü Xiberoan, eta lehenean 62 enpresak lagüngoa hori üken düe. Jean Pierre Hita ODACEko langileak erran deigünaz orano bada sos, eta xehetarzün güziak alkartearen bülegoan emaiten dütüe : 05 59 28 12 49.
Entzün Jean Pierre Hita :

Xiberoko sindikataren sos ütürriak bortüa, ihizteka eta egürra izan dira orai artino. Egürraren ekonomia erran gabe doa, bena beste bi sailak ere ez dira haboro hain fidagarri sosa sartzeko. Hargatik, Iratin abiatü düen xede berrian dütüe esperantza handienak (ikus heben) sindikateko langile eta partaideek. Azken bost urteetan baztertü sosarekin gei dütüe aurten lanak hasi.
Entzün Jean-Pierra (Pepela) Mirande :


Hortaz gain, aurtenko xedeetan artzainen lagüntzea ere aipatürik izan da. Ardi jeisteko eta gazna egiteko güne kolektibo baten beharra badenez ikertüko düe.
Entzün Jean-Pierra (Pepela) Mirande :

Saridünak eta Crédit Agricole bankako ordezkariakUrte oroz, bankaren kütxak gazteak lagüntzen dütü enpresa berri sortzeko edo zaharberritzeko. Urtea iragan ondoan berriz, sariak emaiten dütüe lagüntürik izan direner. Iragan astean gisa hortan Elkar enpresako Jean-Jacques Karrikiriborde, Hokigarai Gitem enpresaren arra harzale izan den Olivier Branco-Carvalho eta Mathieu Garat Barkoxeko okin berria sariztatürik izan dira.
Crédit Agricole bankak besteek ez bezala krisaz güti sufritü düala erranik izan da, mütüalista izanagatik. Hala erran deigü Albert Hastoi Xiberoko Mathieu Garatkütxaren lehendakariak :


Bestalde, saria üken düan Mathieu Garat barkoxtar okinak bere enpresa sortü-berria aurkeztü deigü :

Aipatzen geneizüen bezala, herri alkargoaren azken bilküran Bildozen düala urte zonbait erosirik izan ziren lürren aipamena egin zen. 2,5 hektara dira orotara aurkeztürik izan. Bide handiaren bazter batetan ikusten ahal da (trenbide ohiaren aldean), nahiz oraikoz ez den gaüza handirik ageri ; doi-doia elektrizitatea, hura, gasa, internet hariak eta hura xahatzekoak dütüe plantan ezarri. 5 puxketan saldüko dütüe lürrak, 3300 eta 5000 m² artekoak direlarik. Metra karratüaren prezioa 18 eurotan finkatü düe interesatürik diratekean enpresentako. Gisa hortako lürrak izanen dira laster Atharratzen eta Irabarnen ere.Entzün xehetarzünak Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakariarekin :

Xiberoko herri alkargoaren azken bilküran, 2010eko aitzinkontüak aurkeztürik izan dira, dagün bilküran bozkatü ahal izateko. Legar profesionalaren desagertzeak arrenküra berriak ekarri dütü, oraitik aitzina legarra estatüak bereganatüko beitü, eta herrietara gibel ützüliko. Sistema horrekin, 2010ean ber sos zionea üken behar lüke herri alkargoak. Bena ondotik, enpresek eta bizizaleek pagatü legarrekin behar lüke aitzina jarraiki. Ikusirik Xiberoan zonbat enpresa eta bizizale baden, lotsa dira sos gütiagorekin baratüko direla. Argibideentako, entzün Maite Lephaille :


Aurtenko aitzinkontüen egiteko, herri alkargoak kontüan hartü dü aitzineko urteetan, besteak beste haurtzaintegiekin, sos hanitx ezarririk izan zela. Hargatik, xede handi bat bera gei düe aitzina eraman : igerixkagia edo pizinaren zaharberritzea. Haatik, bi maneraz egiten ahal litzateke eta dagün bilküran deliberatüko düe zoin haütatü. Entzün Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan