XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

EMAC enpresak eskualde hontan plastika nahaste sailean ari den enpresa bakotxa izatez, sekülako osagarri hona erakusten dü azken denboretan. Enpresa hanitx bezala, krisa ezagütü dü lantegiak bena bereziki 2007, 2008 eta 2009 urteetan. 2010an, ekoizpenak goratü dira, salmentak hon agertü dira eta audela, merkatü berri zonbait atzamanik izan dira. 83 langile badira Xiberoko EMAC enpresan. Autogintza enpresaren ekoizpen parte handiena balinbada ere, hegazkingintzako merkatü berri bat atzamanik izan da. Ariane süzirristan joanen diren piezak eraikitzen dira EMAC lantegian. EMAC enpresaren arrakasta explikatzen da bere historiarekin, 1953an sortü beitzen.

Entzün Chaffeuil jauna, EMAC enpresako nausietarik bat :

Xiberoa Herri Alkargoak eta ODACEk enpresa berrier batzarri hona eskeintü nahi deie. ODACEko biltzar nausian, xiberoko ekonomiaren gora beherak altxatürik izan dira. Biltzarre hortan Mixel Etxebestek hitza hartü dü, püntü beltzak aipatzez, krisa bezala bai eta perspektiba baikorrak emaitez geroari bürüz. Langei horietan dira, lür eremü baten eraikitzea enpresa berrien jinarazteko Xiberoala. Jadanik prestik ziren lür eremü güziak erreserbatürik dira. Dinamika berri eta azkar bat eramaiteko xedea düe, enpresa berri sortü nahi düen ganarat joaitez, Xiberoan planta ditian. Horrengatik, Xiberoa Herri Alkargoak lürren beharra badü. Bestalde, laborantsa aipatü dü Mixel Etxebestek, 500 familia hortaz bizi beitira. Etxen ardi gazna egiten düenek eta xüxenka aragia saltzen düener lagüntza bat ekarri behar zaiela, laborari zonbaitek ez beitüe merkatüko legeak beti ontsa ezagützen eta etxeko mozinak hobeki balio dezen.

Entzün Mixel Etxebest ODACEko Biltzar Nausitik landa :

Beste hanitx eskualdeen gisa, Xiberoak krisa ekonomikoa bizitü dü 2010ean ere. ODACE alkartea, egin den biltzar nausiaz baliatü da egoeraz püntü baten egiteko. Enpresek sufritü düe, langile kanporatzeak izan dira eta langabezia teknikoa baliatürik izan da. Kinka txarra hortarik, espartina saila da hobekienik elkitzen dena, aktibitatearen emendio hon batekin. Bestalde, salerospena da memento hontan nekezia haboroenik dütüanak, indar handia erakusten badü ere. Hala izanik ere, egoera emeki emeki hobetzen ari da. Lan postü sortzea berriz abiatzen da eta enpresek xedeak badütüe, agro-alimentaire sailan bereziki. Ez bagira berehala krisa hortarik elkirik, enpresa bürüek merkatüari beren eskentza egokitzeko behar diren indar egin baleze, dagün urteko perspektibak aski hon izan litazke, erranik izan da Odace alkartearen biltzar nausian.

Entzün André Berrogain, ODACE alkarteko lehendakaria :

Thomas Dutrey eta bere neska lagünak düe Sure patizeria arrahartü abentü hatsarretik harat. Patizeria ontsa ezagützen dügü Maule üngürünetan, egüberri eta urte undarreko denboro horietan ere igaran behar zidee balin bada. Haienganat joan gira beraz jakiteko nolaz arra hartü züen patizeria eta zer xede dütüen. Bikote gazte bezain motibatü bat atzaman dügü eta dena idei direnak audela.
Xan Alkhatek xehetarzünak emaiten deizkü :

«Mauleko gaztelüko lagünak» elkarteko kideek biltzar nausia egin düe iragan ostiralean. Aurtenko üdako animazioneen bildüma baikorra egin düe, nahiz eta aitortü düen bezala hüts zonbait eginik izan diren. 2011ko üdan arrapikatü nahi düe aurtenko esperientzia, hütsak kontütan hartüz.  Lehen ikusgarria üztailako azken astean antolatüko da bena ez haboro orai artino bezala ostegünez, baizik eta ostirale edo neskenegünez. Orotarat, bost ikusgarri eskentüko dütüe. Ber denboran, gaztelüa eta bere üngüramenaren berpizteko eta edertzeko xedea düe. Azkenean, Herriko Etxeak egin ürratsak eskertzen dütüe, nahiz eta alde hortarik, haboro egiten ahal lüküan, haien araberan.

Entzün JeanPierre Errecart "Mauleko Gaztelükko Lagünak" alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan