Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Aurten ere Irabarne eta Gotaineko karrikak Xiruz beztitüko dira
Bilo apaintzale bat minbiziaren kontre lanean

Maiatzeko aste ondarrak hon izanik eta horra den üdako beroaren perspektibekin sasu hon batetara bürüz doazala üdüritzen zaie Xiberoko turismoko aktürer. Hona zer elki den Xiberoko Turisma Bülegoaren biltzar nausitik. Bestalde, nümerizazioari lekü zabal bat egiten ari dira, adibidez lekü estrategikoetan piktograma eli bat ezarriz, mugikorretan xehetarzünak biltzen ahalko dira. Horrez gain, kanpinkarren emendatzearekin, haien errezebitzeko infrastrüktüra eskasari ihardetsi nahi dü Xiberoko Turismo bülegoak. Hala nola, Maule, Atharratze eta Iratin kanpinkaren errezibitzeko güne txerkatzen ari dira.
Entzün Pierre Etchemaite Xiberoko Turismo bülegoko bürüzagia :
Xiberoko CLEJak aurten lagüntü dütüan bi xedeak presentatü dütü maiatz erdixütan Xibero bio saltegian. Aurélie Lartiguek dü zabaltü saltegi berri hau, Allande Etxarten segida hartüz Bio ekoizpenen haütüa handitüz. Bestalde, hor zen ere Serge Pinheiro plastür edo igeltzeritzan plantatü berri den ofizialea. Biek CLEJaren lagüntza eskertü düe eta alkarteko kidek, Clejaren inportantzia proiektü berrien aküilatzeko azpimarratü düe eta orai arte lagüntü dütüen xede haboroxenek aitzina jarraiki düela. Ürrentzeko, hirugerren xede bat lagüntürik date üda hontan.
Entzün Joana Arhantcet CLEJetaz ardüratzen dena :
Mauleko Interface alkartea sos galtzeetarik elkitzeko finkatürik zütüan helbürüak lortü dütü 2010ean. Holaz, lasaitürik agertü dira alkarteko ardüradünak maiatzaren 12an egin den biltzar nausian. Inzerzione sailan lan egiten düan alkarte honen geroa düdan agertü zen, sos galtzetan beitzen azken hiru urteetan. Orai partida ez bada osoki irabazirik esperantxaz beterik dira alkarteko kideak, aurtenko eta dagün urteko ikusbideak hon beitira. Hargingoako ala zurgintzako eraikuntza eta arraberritze lanen egiteko, inzerzionearen beharrean diren 12 langile enplegatzen dütü Interface alkarteak.
Entzün Luisa Berrogain Interface alkarteko kidea :
Xiberotarrik gabe egin da, Departamentüko Herri Oihandünen alkartearen biltzar nausia Sohütan. Departamentü hontan 180 hiri dira oihanekin eta 105 alkarte honen partzuer dira. Oihaneko importantzia hanitx aipatürik izan da. Nola oihanetako egürra ahal den hobeki baliatzen ? hau da biltzarrean agertü den galtoa. Eraikuntzen egiteko baliagarri balinbada egürra, bürdüinak lehia egiten deio. Hala ere, idei berriak agertzen dira, hala nola, aterbe handien berotzeko berogailü ibiltarien sistema.
Entzün Milou Castan Departamentüko Herriek Oihan dütüen Alkarteko lehendakaria :
Oihanaren balioaz, sensibilizazio kanpaina süstatüko dü ASA Xiberoa Alkarteak. Biharko laborariak ohart ditian oihana balio bat badüala, alkarteko animazalea eskoletan iraganen da aurten informazionen zabaltzeko. 2004az geroztik eraman düan lanak frogatü dü, laborariek errebenio hobeagoak elkitzen ahal dütüela oihanetik beren hontarzüna hobeki kudeatzez. Horrez gain, zurgintzako egür plataforma bat soraraziko dü, ofizialeen beharrer hobeki erantzüteko. Egür energia sailan Xiberoa Herri Alkargoak abiaraziko düan ürratsan ere parte hartzeko nahiküntea erakutsi dü ASAk, apirila hatsarrean egin düan biltzar nausian. Azkenik, Hauze, Montori, eta Atarratzen egin den diagnostikatik landa, oihan jabeen beharren araberako ürratsak emanen dira ondoko aste ta hilabeteetan.
Entzün Jean-Michel Armagnague ASA alkarteko lehendakaria :