XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Enpresa sortze edo arraharzaleen süstatzeko bi hitzordü emaiten dütü Eüskal-Herriko Komerzio kanberak. Ürrietaren 17ean Maulen eta 20ean Baionan eginen dira egünaldiak, 30 bat berezilariek xehetarzünak emanen dütüe jüridiko sailan eta fizkalitatean. Egünaldi horien presentazionea Maulen egin da berriki sortü den ELKAR enpresan.  Bi injenadore gazteek beren enpresa abiarazi düala urte zonbait, egün hamar bat langileekin ari dira . Ingenerie mekanika sailan berezitü da enpresa.

Entzün Beñat Elkegaray Elkar enpresako bürüa :

Eüskal-Herriko Mendi Alkargoako Batarzünak, mendiaren erabilzale ezberdinen algar bizitzaren aisatzeko edo hobetzeko « Ibil eta Bizi Eüskal Mendietan » edo "Eüskal Mendiaren erabilpen egokien gida" laster zabaltüko dü. Horrez gain, « mendian-nola-bizi.com » internet günea ere sortü dü. Mendiaren erabilzaleer, heben diren ohidürak ezberdinak ezagütaraztea, erabilpen ezberdinen arteko arrenkürak aitzinikustea eta jenteen praktiken eta kabaleen algar bizitza hobeagoaren bermatzea da, gida eta internet günearen helbürüa. Haütetsi eta kudeazaileer dagokien tresnerietaz xehetarzünak ekarten dütüe, lürraldearen antolatzeko beita ere legeaz xehetarzün güziak. Hasteko lehen ürratsa da, beste zonbait izanen beitira ondoko hilabeteetan. Eüskal-Herriko Mendi Alkargoko Batarzünak, Baigorri, Garazi, Oztibarre eta Xiberoko botingoak edo sindikatak biltzen dütü.

Entzün Sabina Ithurburua Eüskal-Herriko mendi alkargoako batarzünekoa :

Aro ebitsüa eta krisa ekonomikoaren ondorioak baldintzatüko düe aurtenko turisma sasuaren bildüma. Goizik balinbada orano bilan orokorraren egiteko, Jean Otazü Turisma bülegoko züzendariak erran deikünaz, bedatseak esperantxa sortü züan, üztaila sobera ebitsü izan da, agorrila franko harrotürik izan da eta setemere ürrieta hon izateko gisan dira. Üztailako aro txarrak turistak lotsarazi dütü bena audela krisa ekonomikoak gaüzak okertü dütü. Jean Otazüren araberan, “sosdünak” ez dira honarat jiten, besteak Xiberoko "kalitate/prezio" eskentzaz interesatürik direnak noiztenka agertzen dira eta sos kontatzen düenek etxen egon dira aurten.

Entzün Jean Otazü Mauleko Turisma Bülegoko züzendaria :

Xiberoko ekonomiaren garatzeko eta enpresa berrien errezibitzeko, Bildozeko lür erreserbaren handitzeko ahalaren ükeiteko, deliberoa hartü dü Xiberoa Herri Alkargoak setemereko biltzarrean. Bildozeko enpresa güneak eskentzen dütüan 5 parteetarik 4ak jadanik hartürik dira. Ondoko hilabeteetan, Maulen den Etxe Sécurité enpresa bere lantegi berria altxatü behar lüke eremü hortan, lanaren emendioaren gatik eta Mauleko lantegia hersiegi delakoz. Horrez gain, Koxe Garikoitzek ere lantegi berri baten sortzeko asmüa dü Bildozeko enpresa günean. Parte bat bera baratzen da beraz. Mixel Etxebest alkargoako ekonomia sailako bürüzagi ordariak erran deikünaz, SAFERekin hasirik lana jarraikitzen düe lür erreserbaren handitzeko eta enpresak plantatüko direlarik ta lürra xerkatüko düelarik, galtoari erantzüteko gisan.

Entzün Mixel Etxebest, Xiberoa Herri Alkargoako ekonomia sailako bürü ordaria :

Mauleko gaztelüko lanak hasi dira. Düala 3 urte hasi dira biltzen, gaztelüaren arrafreskatzeko eraman behar ziren xedeen finkatzeko. Lanek 434 716 € kosteko düe, Mauleko herriak, DRAC, Kontseilü Orokorra eta Eskualdeko Kontseilüko lagüntzari esker aitzina eramaiten ahal düküe lanak. Bi partetan dirate, lehenik setemeretik 2012ko maiatzeala arte iraünen düana, lan handienak hargingoan dira eta lan nausia mürrüen azkartzea izanen da segürtarzün neurriak errespetatüz. Etxeberri enpresak dütü lanak eginen Laborie enpresarekin eta  Lavigne arkitektaren agintü pean. Ondoko ürratsak 2012ko setemeren jarraikiko düe kanpoaren arraberritzearekin.

Entzün Béatrice Lahargoue Maule hiriko kültür ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan