XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Atharratzeko "EMECA" lantegia, Enpresa handien menpe ez izateko Mauleko "AK" enpresa sareak erabaki dü hegazkin ahin egile den « Dyn Aero » en erostea. Ohizko ULM eta hegazkin ttipien artean kokatzen den hegalari egile bat  bat da, Dijon hiriko komerzio auzitegiak züzentze jüdizialian ezari züana. Kenka entrabal batetan izanez, urte batez "EMECA"ko langile zonbait harat joanen dira haren pikoan ezarteko asmoz, eta baliteke urte bat barne, EMECAko egoitzan hegazkin hau eginik izan dadin. Haatik jite hau, hegazkin pausagia baten edireiteari baldintzatürik da.

Entzün Mixel etxebest "Artzainak" enpresako bürüa : 

Oihalgintza ez da osoki desagertürik Xiberoan. Orano bada enpresa ttipi bat azkarki etxekitzen düana eta handitzen ari dena. STMS enpresak jarraiki züan hiru langileekin, 2008ean zerratü zen "Les Tissages du Saison" enpresaren aktibitatearen parte ttipi bat etxekitzez. Iragan urtean, enpresa honek sortü düan "Kirolak" markari esker merkatü berri batetan sartü da. Geroztik, enpresa garatü da eta 12 langile enplegatzen dütü. Kirol taldeak dira bere erosleak. Atorrak, zaküak eta beste josten dütü STMS enpresak eta talde bakotxaren kolore eta erredolak inprimatzen dütü. Mementoko departamentüan eta Landesetan erosle berriak txerkatzen dütü, hürrünago aitzina joaiteko asmüarekin.

Entzün Adrien Béguerie "Kirolak" markaren sortzailea :

Bere eskentza hobeki ezagütaraztea eta egoilearen heina bikoiztea dira, Nathalie Lagréou Irabarneko gaztelüko züzendari berriak finkatü dütüan helbürüak. Hiru urteen barne hortara heltzeko, jauregiaren webgünea freskatzen ari da eta partaidetzak txerkatzen dütü, turisma saileko ofizialeekin, inganio zentroekin eta enpresa mündüarekin. Erran deikünaz, jauregiaren püntü ahülena da, ez dela aski jakinik gaztelüaren eskentza zabala. Mauleko Herriko-Etxeak egin dütüan obraz geroztik, 130 ohe dütü gaztelüak. Jenteak bederazkan, biazkan eta talde ttipi edo handietan errezibitzen ahal dütü. 150 lekütako jan gela bat ere badü eta seminarioen antolatzeko ere behar diren gelak eta beste. Üngüramenari lotürik inganioak ere proposatzen dütü. Irabarneko jauregiak 7 jente enplegatzen dütü.

Entzün Nathalie Lagréou, Irabarneko jauregiko züzendari berria : 

Teknologia berriek eskentzen dütüen ahalmen güziak erabili nahi dütü Xiberoko turisma bülegoak. Eüskal Mendia egitasmüan, internet güne bat argitaratüko da bertan, Xiberoko eta Baxenafarroako turismo eskentzaren zabaltzeko. Horrez gain, esküko telefonetan, lo egiteko, jateko, bijitatzeko eta beste, zer nahi informazione esküalatzen ahalko da. “Ahotik beharriala nümerikoa” xedearen barne, turisma mailako informazioneak zabaltüko dira güne turistikoenetan jarriko diren telebistetan. Beste xedetan, Atharratzeko Elizetxea zaharberritüko da. Turismo bülegoaren egoitza nausia bilakatüko da, zerbütxü teknikoak etxe hortan kokatüko dira, turistak errezibitüko dira eta erakusketa güne bat ere izanen da. Lanak larrazkenean hasi behar lükee, urte baten bürüan estrenatürik izateko.

Entzün Jean Otazü Mauleko Turisma bülegoko züzendaria 

Pierre Suhescun, Bildozeko aüzapeza izan da "Mauleko Komerxanten Batarzünak" antolatü düan zozketan otoaren irabazlea. Urtarilaren 19ean egin da tirajea eta mementoko 12 sari partekatürik izan dira. Beste irabazleak dira : 1000 euroko erosgei bat : Annie Arostegi Laplace ;  Ber saria : Solange Iroulart ; 500 euroko erosgei bat : Marie Rose Ascos ; Ber saria : Colette Mugurdoy eta 200 euroko erosgei bat irabazi düe : Yacine Rezki, Louis Iratchet, Denis Barbe-Labarthe, Idiart anderea, Celina Bidalun, Pierre Elkegaray, eta Carine Lahirigoienek.

Entzün Jean-Bernard Perez "Mauleko Komerxanten Batarzünako" bürüa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan