XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Bada 10 urte jadanik inzerzione sailan lan egiten düala Mauleko Interface alkarteak. Hargingoako lankiak ala zürgintzako lanen bidez, urte oroz dozena bat jente lotzen da lan mündüarekin. Alkarteak sos mailan nekeziak ezagütü baldin badütü, azken bi urteetan kontüen plomatzea kausitü dü. Egoera hauskor bada orano, bide honean direla erranik izan da biltzar nausian. Emazteen ganik galto azkarra beitü, gogoeta bat eramaiten dü Interfacek, emazteer egokirik den eskü lan süerte berri baten abiarazteko.

Entzün Luisa Berrogain Interface alkarteko kidea :

Xiberoko Botingoa edo sindikatak, Iratin eramaiten dütüan lan handiak aitzina ari dira eta üztaila ondarreko ürrentü behar lükee. Püblikoaren errezibitzeko eta zerbütxü güzien biribilkatzeko, eraikuntza handi bat altxatzen ari da. 18 etxoleen arraberritzeekin eta xendeen seinaletikarekin, orotarat 3 millu euroko inbestizamentüa egiten dü Sindikatak, %60 heineko sos lagüntzak hitzemanik zaiolarik. Hain xüxen, sos lagüntza horien biltzeko nekeziak zütüala jakinarazirik izan da Xiberoko Botingoako azken jüntan, Europa, eta Estadotik bereziki berantekin jinen beitira. Halere, xedearen bürüala eramanen dü sindikatak eta setemere hatsarrean egoitza berrian lan eginen düela segürtatürik izan da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 

"Tokiko Euskal Moneta" ekologiko eta solidario baten sortzeko presentazione bilküra egiten da maiatzaren 11an gaüko 20.30etan Mauleko zerbütxü günean.Xede honen helbürüa da ekonomiaren bertokiratzea, hots tokiko ekoizpenen prodükzioa eta konsumoa builtaraztea, leküko komerzioetan erostez eta ofizialeekin lan eginez. 2013ko urtarrilako nahi lükee xedea abiarazi. Artean, herritarren informatzeko eta interesatürik diren güzien parte hararazteko informazio bilkürak egiten dütüe, hala nola maiatzaren 11an Maulen. 20.30etan zerbütxü günean gaüaldia hasiko da, holako xede bat plantan ezarri düan Alemaniako eskualde batetaz dokümental baten hedapenarekin, ondotik xedearen eramaileekin mintzatzen ahalko delarik.

Entzün Jean-Nöel Etxeverri "Txetxe" xedearen builtarazaleetarik bat :

Azken 3 urteetan turisma sasu txarra egiten da xiberoan ! Arrazuak, aro txarra, krisa eta bakantzen iragaiteko maneretan kanbiamenak. Denbora gütien iragaitea jiten da Xiberoala, oro har, Kakuetako arroilek düelarik arrakasta handiena 60 761 bijitariekin 2010an. Xiberoko turisma bülegoaren ustez, eskentzak behar dü zabaltü beste eskualdetarat, holaz da abiatü alkar lan bat Baxe-Nafarroarekin. Bestalde, webgüne bat beharrezkoa da sail hortan eskazak agertü dira. Indar bat ere egin beharko da eüskara sailan, %20a Hego aldetik jiten da xiberoala bakantzen iragaitera.

Entzün Pierre Etchemaite Xiberoko Turismo bülegoko lehendakaria : 

Iratiko turismaren indartzeko, Xiberoko Sindikata eta Sarraizu  ibarren artean "Irati" izeneko proiektüa eramaiten düe ! Xiberoko partean, Iratiko etxolak arraberritü düe eta batzarri güne bat altxatü düe jenteen errezebitzeko. Bestetik, Nafartarrek « Casas del rey » izenarekin, Iratiko oihanean diren bastizak arraberritü düe eta 12 kilometretako xendak egin dütüe Iratirat heltzeko eta Xiberoarekin lotzeko. Hona, zoin diren lan xedeak, Europako programa batekin eramaiten dena. Lanak partaide güzier presentatürik izan zaitze, 3 miliu eta 600 mila euro kosteko düe, % 60 Europak lagüntü behar lüke eta urte ondarreko urrentü behar lükee.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan