XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Indüstria saileko ofizioen hobeki ezagütarazteko, Indüstriaren astea antolatzen dü Eüskal-Herriko Indüstria eta Merkataritza Kanberak. Martxo hontan, ikastetxe ezbardinetako 150 bat ikasleek eta langabezian andana batek, partaide diren Ipar Eüskal-Herriko 9 enpresak bijitatzen dütüe. Maulen Alkar enpresan, Sohütako lizeoko 20 bat ikasle izan dira. Helbürüa da, indüstriagintzako ofizioen itxüra hobetzea, bere lan merkatüaren eskentza eta formakuntzak ere ezagütaraztea. BTS edo ingeneritza bena ere CAP edo BEP heiñeko lanpostü ezbardin andana bat proposatzen dütü indüstriak. Ekonomiaren hirugarren sektorea da Ipar Eüskal-Herrian, 1750 enpresa eta 13000 langileez osatürik. Lanpostüen %18a indüstrian da.

Entzün Philippe Ascone Alkar enpresako bürüa : 

Irabarneko jauregiaren estrenatze ofiziala egin da martxoaren 17an. Mauleko herriak erosi eta dirustatü düan jauregia, “Irabarneko Jauregia” deitü alkarteak kudeatüko dü. Bi urteko berantarekin eta 3 miliu euroko aitzin kontüarekin obratü da. Orotarat, bost pertsonak lanean dira jenteen errezebitzeko. Jauregiko aterbearen joanaraztea alkartearen esküpean da, urtean 94000 euroko alokaidüa ordaintü beharko dü Mauleko herriari eta 12000 “gaüaldi” segürtatü. Hots, lan handia bena egingarri dena, Mixel Etxebest Mauleko aüzapezarentako.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Gazteek gaüzatü nahi dütüen xedeen lagüntzeko 6. CLEJ bat sortüko da laster Xiberoan. Bostgerrena ez bada ere osoki ürrentürik, bildürik izan den sos zionea apürtzen ari da. Hortakoz, berri baten abiatzeko behar agertzen da. 5. CLEJ-an 8 xede lagüntürik izan dira. Orotarat, 37000 eurok prestatürik izan dira, interesik gabe . Xede haboroenak, ofizialgintza eta komerzioan bürütü dira eta gehienetan gizonek dütüe eraman. 2000 urteaz geroz, CLEJ-ek arrakasta geroago eta handiago ezagütü düe. Egünko egünean, 167 sos prestazale kontatzen dira. Hots, züek ere lagüntza ekarri nahi badüzüe edo xede eramaile bazide, harremanetan sartzen ahal zide Atarratzen den Azia alkartearekin.

Entzün Joana Arhantcet CLEJ-ko lehendakaria : 

2150€ eman dütü Xiberoko "Crédit Agricole" banka etxeak Xiberoko bi alkarteer, Hebentik eta Kanta Xiberoari. Nola posible den ? Crédit Agricolaren baitan den IDL "Institut de Dévelopement local" kütxa bati esker. Sos hau, kültüraz edo sozialaz ardüratzen diren alkarteak lagüntzeko baliatürik da. Xiberoko Crédit Agricoleko administralariek deliberatzen düelarik alkarte baten lagüntzea, eskualdeko arduradüner xedea presentatzen deie eta haiek düe erabakitzen lagüntzea edo ez.

Entzün Félix Laxague Kanta Xiberoa alkarteko kidea : 


Entzün Mixel Etxekopar Hebentik kültür alkartekoa : 

Entzün Jean Baudéant Crédit Agricoleko administralaria : 

Borta zabalak izanen dira martxoaren 17an Irabarneko jauregian. Goizanko 10.00tan zabaltüko dütüe bortak, 12.00tan estrenatze ofiziala eginik date haütetsüekin. Egün orotan animazioneak izanen dira kitorik, zaldi pasealdi, zühaintzetako ibilbide eta beste. Hor dirate ere, Irabarneko jauregiarekin partaide diren aktibitate eskentzaleak. Jateko eta edateko izanen da egün orotan. Bestalde, antolazalek xiberoko margolarien obrak erakusgei ezariko dütüe jauregian. Beraz, bisita gidatüak egiten ahalko dira eta eskentzen ezagütza egin. Xehetarzün haborentzat, ikus chateau-libarrenx.com web günea.

Entzün Nathalie Lagréou Irabarneko jauregiaren ardüradüna : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan