XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Eüskal-Herriko Merkatal eta Indüstriako Kanberak, enpresa bat sortü aitzin delibero baten hartzeko, « Denda » izeneko tresna eskentzen dü. "Denda"-k, Lapurdi- Baxenafarroa eta Xiberoko jenteen kontsumitzeko egitateak ikertzen dütü, bai eta lürralde horietan zer komerzio, ofiziale, zerbütxü eta beste edireiten ahal diren. Eüskal-Herriko Merkatal eta Indüstriako Kanberak hiru heineko jarraipen bat proposatzen dü enpresa sortzeko xede düanari, ikerlan honen emaitza Merkatal ta Indüstriako Kanberararen internet günean edireiten ahal dira, eta hürrünago joaiteko, bere teknikalarien lagüntza eskentzen dü, xedeari lotürik den ikerlan barna baten egiteko.

Entzün Jon Arizmendy Eüskal-Herriko Merkatal ta Indüstria Kanberako "Denda" zerbütxükoa :

Enpresa baten sortzeko edo bere enplegüaren sorarazteko nahikünte azkarra egoiten da Ipar Eüskal-Herrian. Eüskal-Herriko Merkataritza eta Indüstriako Kanberak berriki plazaratü dütüan zenbakien araberan, 2010ean 4337 enpresa sortürik izan dira, Lapurdi, Baxenafaroa eta Xiberoan, horietarik heren pottolo bat Auto-Entrepreneurs estatü pean. Enpresa klasiko sortzearen heina apalagoa agertzen da, bena orohar, Auto-Entrepreneurs delakoen ekarpenari esker, zenbakiek % 34eko goratze bat erakusten düe. Sortütako enpresa haboroenak kostaldean kokatzen dira, bena barnekaldeak emaitza honak dütü eta audela lüzexago irauten düe. 2006ean sortü ziren 10 enpresetarik 7ak orano bizi dira, kostaldean proporzione 10etarik 5,7koa delarik.

Entzün Bréchignac jauna Eüskal-Herriko Merkataritza eta Indüstriako Lan sortze Güneko ardüradüna :

Eüskal-Herriko Mendi Alkargoako Batarzünak, mendiaren erabilzale ezberdinen algar bizitzaren aisatzeko edo hobetzeko « Ibil eta Bizi Eüskal Mendietan » edo "Eüskal Mendiaren erabilpen egokien gida" laster zabaltüko dü. Horrez gain, « mendian-nola-bizi.com » internet günea ere sortü dü. Mendiaren erabilzaleer, heben diren ohidürak ezberdinak ezagütaraztea, erabilpen ezberdinen arteko arrenkürak aitzinikustea eta jenteen praktiken eta kabaleen algar bizitza hobeagoaren bermatzea da, gida eta internet günearen helbürüa. Haütetsi eta kudeazaileer dagokien tresnerietaz xehetarzünak ekarten dütüe, lürraldearen antolatzeko beita ere legeaz xehetarzün güziak. Hasteko lehen ürratsa da, beste zonbait izanen beitira ondoko hilabeteetan. Eüskal-Herriko Mendi Alkargoko Batarzünak, Baigorri, Garazi, Oztibarre eta Xiberoko botingoak edo sindikatak biltzen dütü.

Entzün Sabina Ithurburua Eüskal-Herriko mendi alkargoako batarzünekoa :

Enpresa sortze edo arraharzaleen süstatzeko bi hitzordü emaiten dütü Eüskal-Herriko Komerzio kanberak. Ürrietaren 17ean Maulen eta 20ean Baionan eginen dira egünaldiak, 30 bat berezilariek xehetarzünak emanen dütüe jüridiko sailan eta fizkalitatean. Egünaldi horien presentazionea Maulen egin da berriki sortü den ELKAR enpresan.  Bi injenadore gazteek beren enpresa abiarazi düala urte zonbait, egün hamar bat langileekin ari dira . Ingenerie mekanika sailan berezitü da enpresa.

Entzün Beñat Elkegaray Elkar enpresako bürüa :

Xiberoko ekonomiaren garatzeko eta enpresa berrien errezibitzeko, Bildozeko lür erreserbaren handitzeko ahalaren ükeiteko, deliberoa hartü dü Xiberoa Herri Alkargoak setemereko biltzarrean. Bildozeko enpresa güneak eskentzen dütüan 5 parteetarik 4ak jadanik hartürik dira. Ondoko hilabeteetan, Maulen den Etxe Sécurité enpresa bere lantegi berria altxatü behar lüke eremü hortan, lanaren emendioaren gatik eta Mauleko lantegia hersiegi delakoz. Horrez gain, Koxe Garikoitzek ere lantegi berri baten sortzeko asmüa dü Bildozeko enpresa günean. Parte bat bera baratzen da beraz. Mixel Etxebest alkargoako ekonomia sailako bürüzagi ordariak erran deikünaz, SAFERekin hasirik lana jarraikitzen düe lür erreserbaren handitzeko eta enpresak plantatüko direlarik ta lürra xerkatüko düelarik, galtoari erantzüteko gisan.

Entzün Mixel Etxebest, Xiberoa Herri Alkargoako ekonomia sailako bürü ordaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan