XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

MASKATRUUUK !!IDB, euskal dantza federazioko Johane Etchebesten langilearen lanatik abiatürik da Maskatrük xedea.
Helbürüa, dantza talde esberdinekin elkar ezagütza eta trükaketaren builtaraztea, egünaldi berezien antolatzez, eta biharamenean algarrekin maskaraden ikustera.
Lehen hitz ordüa, Aintzindariak elkarteko eta Idauzeko dantzarien lagüntzarekin Idauzen iraganen da, Idauzeko dantzarien eta Elgoibar gipuzkoako dantzariekin.
Halere deneri zabaliik da hitz ordüa.
Neskenegün arrestitan , mustraka bat eginen da non ere bakotxak bestearen dantzaren ikasteko parada badükian, ondotik gaüaldi bat kantorez pintxo eta imur honean.
Larraneko taldearekin martxoaren 20an Ortzadarrak taldea jinen da biharamenean Santagraziat joaiteko.
Apirilaren 10an aldiz, Urdinarbe eta Muskildiarrek Bizkarki Azkoitia ondoko talde bati batzarria eginen dü ber espiritüan.
Johane Etxebest:



Sü Azia xiberotar kantorea babestü nahi düan alkarteak 10 000bat euro bildü dütü bere crowfouding sos kampanaren bidez !!
6000 euroko helbürüa  aidez gainditü dü beraz, eta sos horekin beren zorren pakatzeko parada badüküe, bena geienik haidürü ziren xede zonbait abiatüko dütüe.
Beren lehentarzünetan, jarraikiko düe xiberotar kantorearen soinüen biltzen eta zerrendatzen, Jean Mixel Bedaxagarekin xiberotar kantatzeko maneraz ikastaldiak antolatüko, eta Allande Zokarrotzek lantürik düan « xiberoko egünaria » 1886 abiatürik 30urtez agertü zenaren ageraztea libürü batetan.
Xedeak ez dira eskaz, eta abantsü hil zoinean zen alkarteak seküla beno bizirik da orai.
Allande Zokarrotz:



 

 

Xiru festibalan jinen den « duo du Bas » taldea Liginagako herriko salan egonaldian zen, aintzineko astea. “les casserolles” izeneko Ikusgarriaren huntzeko  astea igan düe mustrakan. “les casseroles” izeneko Ikusgarria kantorez osatürik da, bena antzerki joküz aberastürik izan da.
Ikusgarria lantzeko Maika Etxekoparrek dütü lagündü, errejentsa edo taula züzendari gisa.
Ximun Uthurralt Liginagako herriko gelara joan zeikü, beren errepika batetarat:


"Les casseroles" ikusgarria martxoaren 26an, neskenegünez emanik date, Gotainen gaüko 9tan; Xiru festibalaren baitan.

"Les amis du chateau" edo gaztelüaren lagünak alkarteak ere bai bere biltzar  nausia egin dü Barantaila hatsarre hontan, eta botzik zen jente hanitx hüllantü beida, Ikerzaleak eta Xiberoko Zohardia alkarteko kide besteak beste.
Ikusgarri handirik ez bazüen egin 2015an, bigerren ondarearen aste bat (journées patrimoine) antolatü düe agorrilan. Aste horrek arrakasta hanitx üken dü, egün oroz 80 eta 150 jente arteko taldeekin Mauleren bisita eginik izan da. Astea espartinaren bestarekin ontsa agitü da, eta honek arrakasta eder hau explikatzen ahal dü.
Aurten berriz ere aste hori antolatüko düe, bena gaüez. Berriz ere Maule eta Xiberoko Istoriaren ezagützeko parada badateke.
Horrezgain lehen gerla mundüala ehün urteak direlakoz, nahi da urtea markatü.
Orhitaraz dezagün ere alkarteak 10 urte bestatzen dütüala aurten.
Joel Larroque Elkarte bürüa :



Azia alkarteak  kontzertü bat antolatzen dü Urdinarbeko “coucou des bois”an ostirale gaü hontan.
Helbürüa da dinamikaren jarraikiaraztea alkartean eta gazteen zotükaraztea zertako ez ondoko hitz ordü seriusagoentako.
Bigerren urtea da hori egiten dela arrakasta ederra üken ondoan igaran urtean.
Joxe riplay dateke aurtenko kümit taldea.Ondotik DJ radio bogotak bere trebetarzüna erakusiko dü.
Han artean 5 gazte  sartü da alkartean hatx berri baten emaiteko eta ondoko xeden eramaiteko.
Horien artean Xiberoko enpresa sorzaleen süstengatzeko ClLEJa edo orano “xiberoan lan eta bizi” libürü batetan bildüko dütüan xiberoko lan eskaintzak bakotxak bere ikasketak egoki  ditzan Xiberoan egon nahi bada.
Joana Hoquy:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan