Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2020 KOBLA-Bertso kronikak:
Emankizüna

3 urte Xiberoak telebista bat badüala
Artxiboan



Eüskaraz, « r »-ren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Haren fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea « r » horren, ahozkatzeko manera nola kanbiatü zen. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko 9 manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urteren peko haboroxeenek ahozkatzen duen frantsesezko manera.
Maule-Lextarreko antzerki jeialdia15. aldikoz iraganen da maitzaren 18,19 eta 20an. Arren, 3 egunez, karrika antzerkia, zirka, dantza eta müsika nausi dirate Mauleko güne desbardinetan. Jeialdiaren helbürüetan da ere eskolen parte hartzea eta, gisa horrez, antzerkialdia abiatüko da San Frantses kolegioko ikasleen antzerki batekin. Aurtenko antolaldia 15. izanez, lehentarzüna dantzari emanik izanen da eta ikusgarri haboroxeenak kitorik izanen dira. Hitzordü zonbaiten aipatzeko: ostegün arratsean (18a) Atte hil aurretik eüskarazko antzerkia Mauleko Kasernan, 20:30 etan ; ostirale arratsean, Dantza klas, Xiberoko lizeoko ikasleen ikusgarria. Xehetarzünak Beatrice Lahargou zinegotxiarekin:
Maiatzaren 20an, Xiberoko Gaü Eskolak üsatü Tüpinakoa antolatzen dü Urdinarben. Urtoroz bezala axurkia date adelatzeko. Aragia Gaü Eskolak emaiten badü, arrestakoa oro parte harzaleek düe ekarri behar, bai adelageiak bai eta ere kozinatzeko tresnak ere. Goizanko 9 orenetarik 12:00ak arte egiten ahal dirateke adelatzeak. Tzüntzür bustitze, eta apairüarekin jarraikiko da. Arrestiritan, haurren eta gehitüendako joküak badirate, eüskaraz prefosta. Tüpinakoaren lehian parte hartzeko izenak maiatzaren 17a beno lehen eman behar dira. Bestalde, lehiakan parte hartzen ez bada ere, bazkaltzera jiten ahal da, bai eta ere joküetan aritzera ere. 05 59 19 18 44 telefoneala deit izenaren emaiteko.
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 38 dantza taldeetako 900 dantzari gazte bildü dira atzo Atarratzen Dantzari Txikiren ospatzeko. Goizetik hüllantü dira eta Xiberoko herri desbardinetan barreiatü alkar ezagützen egiteko eta animazione zerbaiten ekarteko herri ttipietan. Arrestiritan, aldiz, erran bezala 900 ziren Atarratzeko pelota plazan, so egile hanitxen aitzinean dantzan aritzeko. Denbora ederra lagün, ikusgarri koloretsüa eskentü düe. Dantza talde bakoitxak ikasia erakutsi ahal izan dü: 

