Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna

Omenaldi bat harguindeguy apezarentako
Artxiboan



Igantean Muskildin "Telesforo ez da Bogart" izeneko antzerkia emanik date Sohütako Eperra ikastolak antolatürik.
Urte oroz
Eüskarazko jokü gaüaldi bat antolatürik date ostirale arrats hontan (2017 04 21) Urdiñarbeko ostatüan. Oporrak edo bakantzak beitira, Gaü Eskolako ikasleek ez düe kurtsorik, eta zonbaitek, arte hortan, ez düe eüskaraz mintzatzeko paradarik. Hütsüne horren betatzeko, mintzamena aküilatzen düen 4 jokü proposatürik dirate. Hots, eüskaraz elestatzeko parada, imur honean, eta inganatzez ber denboran. Hitzordüa arratseko 7etarik goiti. Pintxoak badirate ere jateko.
Erakaspen andana bat ekarri düe aurtenko Pettarreko maskaradek. Lehenik 6 herri desbardinetarik jin gazteak alkartü direla, eta haboxeener, Xiberoko lürraldearen ezagützeko parada eman deiela. Horrez gain, hanitxentako arrotz zen eüskal kültürako adar batetan parte hartzeko parada ere eman deie… Beste erakaspen kontüzkoa da, eüskara galdürik zen Pettarreko lürraldean, Ikastolarik gabe ez zela maskaradarik eginen. Ezi, beltzeriako kargüdün güziak ikastolan izan diren gazteek dütüe bete. Hori esker, eüskara ez dakienen artean kontzientzia piztü dela agertü da. Ürrats horik oro ez dira hortan baratüko, zeren eta 2020. urtealako pastoral baten egiteko gogoan beitira… Maskaradak direla-eta, azken emanaldi bat baratzen zaie, Gipuzkoan, gazte gehienentzat hegoaldearen ezagützeko parada izanen delarik…
Sakatrapu antzerkia jinarazten dü Muskildi Bizi alkarteak neskenegün hontan (2017.04.22). Herriaren biziaratzeko gogoarekin, üsü bezala animazione badate Muskildiko Pusunpesenean. Pantzo Irigarayek ezkiribatü düan « Sakatrapu » arraileriazko antzerkia emanen düe seigerren aldikoz Irissariko gazteek, lehentze haatik Xiberoan. Antzerki hontan, gazte denboran zinez errabiarazirik izan den haur batek (« sakatrapu » izengoitikoa bildurik) bere « lagün » ohiak kümitatzen dütü. Hor da parada, sakatrapu honentako bere mendeküaren antolatzeko…





