XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

3. Kabaret Gaüa proposatzen deikü Müskildi Bizirik alkarteak, neskenegün hontan gaüko 21etarik harat Posonpesenean.
Aldi hontan Aire Ahizpak, Sohütarrak eta Tipul eta Putil antzerkilariak kümitatü dütüe.
Aire ahizpek "Bidexka" beren dizka berriako kantoreak presentatüko dütüe.
Sohütarrak taldean agertüko dira, Benoit Haristoy, Serge Gabaston, Alain Gimon, Laurent Jaury eta Felix Aguer. Azkenik Tipul eta Putil-ek, orai Xiberoan ezagütürik direnak, gaüaldi hortako prestatürik sketx erri egingarriak eman dütüe. Düdarik gabe beste behin Xiberotarretaz trüfatzeko parada horrez baliatüko dira.
Gaüaldiko benefizioak Lürzaindia alkarteari eskeiniko dütüe antolatzaileek.
Popol Bosq:



2014-2015eko biltzar nausia egin dü Urrats Berriak izeneko alkarteak.
Urrats berriak dantza, kantore eta Patchwork kürtsoak antolatzen dütü Maulen.
Dantza ikasteko 3 hein proposatzen dütüe, ttipientako, gehitüentako eta konfirmatürik direnentako.
Kantore talde bakotx bat bada, gehitüentako.
Patchwork edo oihal puxka ttipien josteko atelier bat ere bada 2 aste oroz biltzen dena.
Talde horien eramaiteko erakasle hanitx ebilten dira : Jean Bordaxar eta Benat Elkegarai, Aline Elgoyhen edo orano Martine Beheregarai.
70 hamar bat ikasle dira elkartea horren üngürüan eta klaseetaz gain, elkaldi zonbait egiten dütü, 2017ko pastoralari pensatzen dü bai eta iganteko maskaradaren batzarria antolatzen.
Ihintza Malharin, Maialen Etxebest eta  Xantiana Bordaxar:

Ateliers des mus’arts elkarteak mintzaldi bat antolatzen dü neskenegün huntan. Elkarteak marrazki kurtsoak eskeintzen dütü, Monica Ugarterekilan, izan haur ala gehitiendako. Horrez gain mintzaldiak antolatzen dütü ere.
Aldi huntan Cecile Izambert dateke kümita, hura margolari izateaz gain, lehenoko tekniketan eta partikülarzi erdi aroko tekniketan berezitürik da. Mintzaldian, erdi aroan libriak zütüen inportantzia eta nola apaintzen züen manera aipatüko dütü.
Hitzordia neskenegün huntan Mauleko libürütegian dateke arrestiko 14.30tan.
Ateliers des mus’arts elkarteko Thomas le Coeurek mintzaldia presentatzen deikü:

Bada orai lau urte Xiberoalat ez dela jin Amaia Riouspeyrous .
Neskenegün gaüan 9tan Maulerat horra da Maule Baithako salan. Müsikaren egünean zen bere azken kontzetüa Xiberoan. Geroztik düala bi urte beste diska bat elki dü.
Diska Hortik eta berrikuntza zonbaitez osatüko da bere neskenegüneko gaüaldia. Erran behar da hain bat soinü egilekin jinen dela Amaia.
Berak antolatürik dü kontzertü hau, egia kantaldi güti baizik ez dela antolatzen krisa denboretan.
Leküak edireiten ahal dira Xibero bion edo Intermarcheko Jean Etcharten prentsan.
Amaia Riouspeyrous:




Sohütan atzo arrestitan, maskaradaren sasoa abiatü da azkenean.
Bere berezitarzünak ekarri dütü, Xorrotxen ordez arzaintxen jokoarekin, eta Buhame andereena, bai eta artetarik egiten den bezala hartzaren presentziarekin besteak beste.
Oritarazi edo azpimarratü behar da aurten, 35 arizaleetarik bakarrik 12 potikoak direla eta ondorioz, maskarada emazte ikuspüntütik bideratürik da nausiki.
Azken hilabeteetan eramanik izan den lana agertü da atzo, so egile hanitxek oritarazi düen bezala. Orai hitzordüa emaiten deizüe Sohüta-Hokiko gazteek dagün igantean Muskildin.
Maskarada hüts egin badüzüe honen biuldüma eijerra heben:

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan