Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna



« Hur Xenda » izeneko ikusgarria emanik date Muskidin, dagün arramaiatzaren 16 eta 17 an. Ikusgarriaren geia da da transmizionea, eta dantzaren bai kantorearen bidez mezü desbardinak iganaraziko dira. Zazpi jenteren arteko istoria da eta honek kontatzen dü latsagia baten kantüan igaraiten ziren berrikatzeak.Orotara, 90 bat herritarrek parte hartzen düe antzerki hontan eta gaüaldiaren lehen partean Gipuzkoako Idiazabal herriko jenteek plantatü ikusgarria emanen da.
Mauleko Maiatzeko Antzerkialdiaren aurtenko antolaldia ederki ürrentü da neskenegüneko hitzordü arrakastatsü batekin, jentea ardüra saldoan jiten beita denborak lagüntzen düan ber. Aurtenko helbürüetan zen, besteak beste, gazteekin lan egitea. Hala, ostegünean 400 haur jin zaüe eta gazteek hontü bi ikusgarri proposatürik izan dira. Dagün urtean, arren, urte batez zahartürik ere, Maitzaren Antzerkialdiak gazte egon gei dü...
Bi urte oroz bezala Haur kantu txapeleta horra zaikü igante hontan Larrainen 3 etarik goiti arrabotan. Xiberoko Botzak eta Larraineko besta batzordeak antolatzen dü aurtenkoa eta 25 bat kantore entzüngai izanen dira. 5 sorkuntza izanen dira eta haboxienak a capella emanik izanen badira, kantore bat gitarrarekin eta beste bat eskü soin£uarekin (trikititxarekin). Xibero osotik jinen beitira haur eta gazteak, 16 urte pekoak. Taldeka biazka edo bakarka ariko dira. Hainbat sari emanik dirate kantaldiaren ondotik, eta lehen 4 sariak Euskal Herriko finalala joaiteko txartela ükenen düe arramaiatzaren 3an iganen dena.
Xiberotar gazteak botzekin txostakatü dira igante arrestiritan Larrainen.Ipar Eüskal Herriko beste güne ororetan bezala, Haur Kantu Txapelketa zen Xiberoan. Orotara, 25 kantore emanik izan dira taldezka, biazka ala bakarka. Aroa lehen-lehena zelarik, 300 bat jente bildü da Larraineko arrabotüan haurren botzetaz gozatzeko. Irabazle hanitx izan badira, Xabi Elgart, Maider Larrory, Johañe Etchebarne eta Claudine Arancetek lau kantore züen haütatü behar Bilborat joaiteko finalarentako. Maitena Iriart eta Anita Elkegaraiek bakarka ari zirenak eta Julie eta Johane Chuburu biazka arizaleek epaimahaina eta soegileak harritü dütüe beren trebetarzünarekin. Ürrentzeko, Eperra ikastolako « Xiberotarra » taldekoak ere joanen dira finalealat, dagün arramaitzaren 3an. Autobüs bat antolatüko da harat joaiteko.
Mauleko Maiatzeko Antzerkialdian, eüskarazko antzerki bakoitxa ostegün arrats hontan date. « Atte hil aurreti k" edo « aita hil beno lehen » dü izenbürüa. Miren Tirapu nafartarrak dü antzerkia idatzi eta Maika Etxekoparren lagüngoarekin hontü. Baldintza zinez honetan lan egin düe, zeren eta antzerki horrek sos-lagüngoa desbardinak honki beitütü. Istoriaren aldetik, ihauterien denboran igaraiten da. Pertsonaje nausia arakin edo aragi saltzale bat da, eta harek bere amamaren sekretüak ezagütü arau, bere biziaren ikusteko manera kanbiatüko deio. Antzerkia Mauleko sü ehaileen kaserna ohian, hots Tokia antzerki konpainiaren egongian emanen da, 20:30etan.

