XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Hiri-erdian saltegien etxekitzeko neurri bereziak hartü dütü Mauleko Kontseilüak astelehen arratseko bilküran. Azken urteetan, komerzioak hiri-erdiaren bazterrean eraikirik izan direlakoz, erosle güttigo jiten da hiri-erdira erosketen egitera. Egoera honi bürüz, lehen lehenik, komerzio bat saltzen delarik, legeak baiesten düan bezala, Kontseilüak lehenspen edo preenpzione egiteko ahala baliatüko dü. Herriko Etxeak eremü bat  hirian finkatü dü , non ere lehenspen hori baliatüko düan, komerzio kopuru hon baten etxekitzeko hiri-erdian. Horrez gain, saltegi bat zerratzen delarik eta etxe bizitza bilakatzen bada, jabeak, saltegiaren aitzinean den aparkalekü bakotxeko 10 000 € ordaintü beharko dütü, jakitez orai artino 1500 €koa zela. Prezio goratze hau, urte batentako etxekirik date, Peko arrüan, Mauleko karrika komerzantenaren üngürüan eginen den ikerketaren emaitzak üken artino.

Entzün Michel Etchebest Mauleko aüzapeza :

Auzibide ezbardinetan galdü ondoan, iragan üztailaren 27an departamentüko prefetak agintü düan bezala, Xiberoko Sindikatak, Iratiko etxoleen "saneamentü zentroa" berriz egin beharko dü. Setemer ondarreko obreen joanarazlea izentatü beharko dü, lanak 2011ko üztaila aitzin hasi beharko dira eta urte ondarreko ürrentürik izan. Bestalde, setemeraren 18ko biltzarrean jakinarazirik izan da, huraren sanotzeko lanak 6 olheetan eginen direla. Mikro filtrazio moldea haütatürik izan da eta obrek 8000 euro olhakal kosteko düe, sos lagüntzak ehüneko 70ekoak izanen direlarik. Azkenik, iragan ostiralean Ligin aurkeztürik izan den Xiberoko bortüaz inkestaren emaitzen segida emanik date. Horrengatik, Xiberoko Sindikatak bilkürak eskualdeka antolatzen dütü : Maltan setemeraren 30an, Igelun ürrietaren 7an, Iratipean ürrietaren 14an, Iratigainean ürrietaren 21an, Ahüzkin ürrietaren 28an eta Bostmendietan azaroaren 4an.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Sindikateko lehendakaria :

Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapezak jakinarazi dü aurkeztüko dela dagün martxoko kantonamentüko bozketan. 37 urteko Atharraztarra azken Herriko bozketan aüzapez gisa haütatürik izan zen eta « San Antoni » Atharratzeko adinetakoen etxeko züzendaria da. Alderdi sozialistaren kide ez bada ere, bere süstengüa badü eta erran deikünaz, haütatürik bada dagün martxoan, alderdi honen taldean sartüko da.  Jadanik berriz abiatzen zela deklaratü düan Force 64 taldeko Michel Arhancetek, oraiko kontselü orokorra parean izanen dü. Azken honek 4 gerren mandata ardiesteko abiatzen da. Arnaud Villeneuvek Atharratzeko kantonamentüko eskerra bildü nahi dü, izan dadin komunisteekin, berdeekin edo abertzaleekin elkarrizketak izan direla baieztatü deikü. Eskerrala iragaiten ahal den departamentü hontan, Atharratzeko kantonamentüko bozkak hüllanetik jarraikiko dira düdarik gabe.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza :


Atharratzeko osagarri etxea eta Mauleko pizinaren berritzea ! Hona zoin izan diren aipagei nausiak "Xiberoa" Herri Alkargoako bilküran. Osagarri saileko partaideekin 2 urteko gogoeta eraman ondoan, azkenean osagarri etxea ez da eginen. Herri Alkargoak, mementoko xedearen baztertzea erabaki dü . Erabaki hau behar üken dü hartü, osagarri saileko profezionalek ez düelakoz beharrezko ikusten holako xedea. Bestalde, Mauleko pizina berrituko da ! Ez delakoz arrauetan sartzen, lanak beharrezkoak dira eta Herri Alkargoak erabaki dü pizinaren parte bat tapatzea. Ondorioz 7 hilabetez pizina baliatzen ahal date. Beste aipageietan : energia berriztagarrien üngürüan ikerketa bat eginen da, Xiberoak, 3 urterentako 150 000 euroko sos lagüntza ükenen dü. Herri Alkargoak, Eüskara ikasi nahi düenen sustengatzea erabaki dü, gaü eskolako kursoen parte bat pakatürik izanen zaie. "Xiberoa" Herri Alkargoak hitzordü bat emaiten dü, azaroaren 6eko, energia berriztagarrien egünaldientako. Aurtenko edizioan berritzapen izanen da eta Mauleko plazan igaranen da.

Entzün Dominika Boscq "Xiberoa" Herri Alkargoako lehendakaria :

E.P.F.L edo Eüskal Herriko Lür Eremüen Begiratzeko Erakunde Püblikoaren biltzar nausia igaran da asteazken goizan Maulen. E.P.F.L egitüra 2006an sortü zen, lür arrenkürari ihardesteko gisan. Hein batetan, espekülazioaren kontra düan balioa erakutsi dü, mügak ere bai, bereziki etxebizitza arrapizten den memento hontan. 2009an lür-presionea amiñi bat ttipitü bada ere, E.P.F.Leko kideak, Herriak edo Alkargoak, ez dira egoeraz aski baliatü lürren baztertzeko. Ondorioz, 2009an galtoak apaltü dira. Erosteak, 4 miliu euro heinekoak izan dira, 2008an kasik 6 miliu eterdikoak zirelarik. Etxebizitza mailan finkatü zütüen helbürüetara heltü bada ere, ez da ber kasüa garapen ekonomikoan finkatü zütüenentako.
E.P.L.Faren eremüa handitüz joan da 2009an, Iholdi-Oztibarre eta Xiberoa Herri Alkargoen parte hartzearekin eta sekülan beno haboro lür antolatze koherente baten beharra agertzen da gure 3 probintzientako.
Entzün E.P.F.L egitürako Juzan jauna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan