XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Eskualdeko haüteskundeetako bigerren ützüliko Xiberoko emaitzak ondokoak dira :
Zerrendetan izena emanik : 11 129
Parte hartzea : % 57,07
Alain Rousset : % 47,93
Jean Lassalle : % 33,24
Xavier Darcos : % 18,83

Entzün antenan hiru zerrendetako ordezkarien ihardokitzeak :
Alain Rousset, sozialisten zerrendaren izenean (Front de Gauche eta Europe Ecologiekin batean) Jacques Herrera :


Jean Lassalle, Modemeko zerrendaren izenean, Mixel Arrantzet :

Xavier Darcos, UMPko zerrendaren izenean, Olivier Carrasco :


Eta emaitza güziak ikusi nahi badütützüe, herriz herri, klika heben.

Iragan asteko Xiberoko herri alkargoaren biltzarrean, urteko sos lagüntzak bozkatü dütüe. Hortaz gain, delibero zonbait ere hartürik izan dira : Larraineko bilküran hala galteginik, hartza Pirineoetan berriz ezartearen kontre agertü dira herri alkargoan ere bai. EITBko langileak, Eüskal Irratietan aipatü dügün bezala, Baionan düen egoitzatik eta beren lanpostüetarik kanporatürik izateaz mehatxatürik beitira, horien süstengü petizionea ere izenpetü düe xiberotar haütetsiek. Bestalde ere, aipatürik izan da Bildoze eta Gotaineko indüstria güneentako xede ezberdinen aztertzen ari direla, eta jakin horrekin lotürik, Bildozeko günearen estrena asteazken hontan eginen dela (martxoaren 17) arrestiriko 6.30tan.
Bilküraren beste puxka handia 2010eko kontüena zen. Alde batetik, herri alkargoak, legar profesionalaren desagertzearen ondoramen gisa, herrier sos hori ützüli behar deie. Sos lagüngoetan berriz, batetik aipatüko dügü Agerriaren erosten lagüntzeko 50 akzione erosi dütüala herri alkargoak (50 000 euro), eta bestetik eüskara saileko alkarteer eman lagüngoak : Seaska (ikastolak) : 15 000 euro, Xiberoko Botza : 2 000 euro, Ikas : 10 000 euro, Gaü Eskola : 5 000 euro eta Koblaka (bertso alkartea) : 1 000 euro.
Entzün bilküraren labürpena Dominika Bosqekin :

Eskualdeko haüteskundeetan, Xibero osoan sozialisten zerrenda da nagusitü. Alain Rousset zerrendabürüak (PS) botzen % 31,48 kausitü dü. Gibeletik horra da Force Aquitaine Jean Lassalle Modemeko zerrendabürüarekin, botzen % 27,91rekin. Hirugerren da UMPko zerrenda Xavier Darcosen haütagaützarekin, botzen %15,69 kausitü beitü. Parte hartzea %55,63koa izan da.
Horra beste zerrenden emaitzak Xibero osoarentako :
Europe Ecologie : %5,40
Front National : %2,94
Front de Gauche : %8,96
Alliance Ecologiste : %1
Lutte Ouvrière : %0,65
Euskadi Europan (EAJ-PNB) : %3,16
EH Bai : %1,13 (herri hanitxetan ez dira beren botzak kontatürik izan, xurietan sartzen beitira).
NPA : %2,81
Xiberoko Emaitza güziak heben klikatzez.

Ihardokitzeak :
Force Aquitaine, Mixel Arrantzet :


Europe Ecologie, Alice Leiziagezahar :

Alderdi Sozialista, Jacques Herrera :

Front de Gauche, Louis Labadot :

NPA, Pedro Carrasquedo :

UMP, Olivier Carrasco :

Euskal Herria Bai, Xabi Larralde :

Eta Sohütako kontseilari berriaren izendatzeaz, horra TTKk bildü soinüa :

"Eüskal lürralde alkargo baten alde zireia ?" galtoari ihardestea galtatzen züan Baterak igante hontan. Xiberoan, orotara, 14916 izen baziren zerrendetan, eta horietarik 5073 joan dira bozkatzera (%33,94). Bai ihardetsi düenak 3231 ziren (%66,77) eta ez erran düenak 1608 ziren (%33,23). Azkenik, erran dezagün 234 botz balio gabekoak zirela.
Herriz herriko emaitzak ikusi nahi badütützüe, klika heben.

Entzün Léonie Agergarai, Baterako kidea :

Eüskal Herria Bai bozkapaperaEskualdeko haüteskundeak hüilantzen ari dira. Eüskal Herria Bai zerrendaren aurkeztea deiziegu oraikoan proposatzen. Abertzaleen koalizio hontan biltzen dira Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiak, eta bozka paperak ez dirateke herriko etxeetan.
Protesta botza dü proposatzen EH Baik, frantses lürralde erreforma xedea aipatzez bereziki. Haüteskunde hauetarik landa orano ez da jakinik zer bilakatüko den eskualdea, bere ahalmenak edo eskualdeko haütetsien haütatzeko manera ez beita argitürik. Hortaz gain, abiadüra handiko trenbide xedea edo Eüskal Herriko Laborantxa Ganbararen kontrako auzia ere aipatzen dütüe. Protesta botza aldarrikapen batekin hobeki entelegatzen ahal da : Eüskal Herria Baik galtatzen dü erabakitzeko züzena Eüskal Herrian izan dadin.
Entzün Peio Etxeberri-Aintziart, EH Baiko botzeramailea :


Erran bezala Eüskal Herria Bairen bozkapapera ez dateke herriko etxeetan, bena heben klikatzez imprimatzen ahal düzüe.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan