XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Laster, adinetakoer züzentürik irrati emankizün berri bat X.Botzean.

Xiberoko Botzaren partaidetzarekin, adinetakoer züzentürik izanen den irrati emankizün berri bat presentatü düe, adinetakoen ontsa izateaz axolatzen diren hainbat egitüretako ordezkariek. Hor ziren xedearen presentatzeko, Collectif Souletin-eko Jacques Herrera eta Odile Junquas, Hélène Capdevielle Xiberoko Poloaren teknikalaria, Jean Jacques Escondeur Mauleko Sozial egitüraren langilea, eta Katia Monclus-Benz Maulen den Departamentüko zerbütxüen bürüa. Adinetakoak hunkitzen dütüen problematika güzien jorratzea da emankizünaren helbürü nausia, horietaz informazione emaitez, eta zerbütxü ekarten dütüen egitüren berri ekartez. Emankizünaren egile eta entzüleen arteko interaktibitatea ere sortü nahi düe egileek, hortarako XBotzeala xüxenka edo emankizünaren ondotik deitzen ahalko da, oharren egiteko. Emankizün berria, Beñat Larrory lankideak prestatüko eta presentatüko dü, Léonie Aguergaray sozial arloan aditüa den lagüntzarekin. Lehen emankizüna ostirale hontan hedatüko da Xiberoko Botzean goizeko 10etan, errepika ondoko astehenarekin datekealarik arrestiriko 15etan. Hortik harat hilabeteko azken ostiralarekin dateke beti, errepikatüko delarik ondoko astelehenarekin. Emankizuna xüxenean ere jarraikitzen ahalko da “xiberokobotza.org” internet günean edo telekargatzen ahalko da. Léonie Aguergaray :

Collectif Souletin elkarteak bere sartzea egiten dü irratian!!

Bizikleta atelierra, dendari edo baratzeko atelierra bena ere « aitetamen kafea »deitzen den familien harremanaren hobetzeko atelierrak. Aurten berriki ere , bi auto bildü dütüe, egitzeko ahalik ez direnentako. 2 euro alokaidatürik da egünialat, hiru hilabetetako mügarekin. Urrentzeko, mendi lilia eta xiberoko botzako irratiekin « zozial emankizun » baten proposatzea egin da, abiatüko dena seteme ürrentzean, hilabetean behin. Beren aktibitate orroen ezagützeko, hüllantzen ahal da libürütegian diren egoitzan ala beren internet eta facebook webgünean. Odile Jungas elkarteko langilea:

Alkarteen arteko alkartarzüna Xiberoan

Pitzgarri alkarteak mila bost ehün euro heineko sos lagüngoa eskeini dü, Alkarrein Bizi, helbarrietüetaz ardüratzen den alkarteari. Pitzgarri alkarteak haurren egonaldiak antolatzen dütü bakantzetan eta permanentziak urte orotan asteazken arrestiez, sensibilizatzen dütü ere hümanitario geietan. Alkarrekin Bizi alkarteak bere aldetik, inganioak antolatzen dütü helbarritü diren gazteentzat eta beren familiak lagüntzen dütü. Babeth Elizondo eta Manon Chapar :


Lili Pontaut Alkarrekin Bizi alkarteko presidenta :
Asteazkenez haurrak Alozeko batzarri günean gozatzen dira

« Accueil de loisir de Soule » edo Xiberoko inganio batzarri güneak leheneko « centre aéré » edo inganio zentroak ordaitzen dütü ! Artean ere, azken bi urteetan « TAP » arrestiko aktibitateak ere hortik igan dira. Bena 4egünetako astealat berriz ere igan beitira eskolak, asteazkena libro eta haurrer batzarriaren egiteko güne bat behar zen. Sohütan pettaresentako eta Alozen aldiz basabürütarrentako batzarria egiten da. Ondotik elgar jüntatzen dira eta aktibitate franko proposatzen dira animazaleri esker: kirol, pintratze edo margotze, jokü,kanpoko elkigia.. Mickael Urruty:

"Nature en soi" elkarteak bere "bizia" deitzne den foruma antolatzen dü

« BIZIA » izeneko foruma arrapizten da aurten ! Osagarriaz da foruma, eta konferentzia, mintzaldi, entseatze eta ikaste mahain izanen dira Hortan sartzen diren sonolasaitze, sofrologia biodanza eta beste gauza hanitx deskubritzen ahalko direnak Mauleko zerbütxü günean neskenegünean Anais Bordarekin xehetarzünak: