XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Xiberoa aitzindari osagarriko sailan !

Xiberoko bedezi, erizain eta xiberoko ospitale edo osagarrian lan egiten düen ofizioak orro biltzen dira elkarte batetan. Ez bada hain espantagarri agertzen kanpotik, jakin behar da Xiberoa aintzindari dela lürralde bakotxetarik beita hebentik aitzina hala gija antolatürik izanen dena. Iragan asteartean sortü da elkarte hau ospitaleko administrazio eta ofizio liberalen lotüra baten egiteko , erien hunetan. Bestalde xede hori sartzen da Mauleko ospitalean arraberritzeko xedean, orotarat 19 miliu euroko inbestizamentüa. Ondorioak badütü orai danik, züzendari berri bat beitü ospitaleak eta hiru bedezi orrokorrek jakinarazi beitüe Xiberoan plantatüko zirela erretretadünen ordez Mixel Etxebest:


Christian de Gaye bedezia eta elkarte beriaren bürüa:
"Kilometre soleil " pitzgarri elkartearen hitz ordüa igandean

Haur eta gazteak sensibilizatü nahi dütüan « kilometre soleil » diozezaren hitzordüa igande huntan iganen da Maulen. Horren joanarazlea den « Pitzgarri » elkarteak lantü dü egünaldi aberats bat parada hortan. Aktibitate franko eginen dira haur eta gazteentako, goizetik abiatürik, eta « migrazionea eta elgar bizitza » lantüko da aurten. Urte oroz bezala, bildüko diren sosak oro leküko elkarte batiri eskeiniko dira, « batzarri » xiberoan sortü berri den elkarteari aurten. Batzarri elkarteak bere izenak erraiten düan bezala migranteer batzarri eta lagüntza ekarri nahi dü Xiberoan ere Manon, Laure eta Babeth Pitzgarri elkartekoak:

Bijita baten ükaitea goxo beita.

VMEH edo « Visite des Malades dans les Etablissements Hospitaliers » erien bijitazaleen Mauleko taldean berrogei dira. Saldo hortan haboroxik erretretan dira, eta egün oroz ebilten dira Mauleko ospitalean, eriek bijita bat üken dezen. Haatik antolakuntza lan handia galdatzen dü, eta bakotxak formakuntzen egiteko parada badü. Alzheimer, bizi ürrentzean dena ala adinetako, eri mota bat beno haboro bada. Frantziako heinen sei mila lagüntzale dira lagüntza horren eskentzeko. Xiberoan Mauleko taldea bakotxa bada, bada beste talderik Ipar Euskal Herrian hala nola Urruñan, Donibane Lohitzunen ala Hendaian. Pierrot Claverie :

Xiberoatik Boliviara 10 urtez süstengüa bermatzen.

APETAB 64 edo « Association Pour les Enfants de Tarija en Bolivie » alkarteak, bere ahalen araberan, Boliviako beharünaten lagüntzeko xedea dü. Holaz, haurren eskolatzeko edo bortüko herri ttipi batean hur ekarteko besteak beste, bada hamar urte orai, alkarte honek xedeak eramaiten dütüala Bolivian. Iragan urtean, Tajira eskualdeko « Tres Cruces » bortüko herrian, joste atelier bat plantan ezarri dü eta La Paz hiriko « El alto » aüzoan eskola baten ornitzeko lagüngoa ekarri dü. Bere helbürüen betetzeko, heben, grane hüste, salmentak, eta animazioneak antolatzen dütü, besta eta feida desberdinetan. Eskoletan eta adinetakoen etxean ere ebilten dira alkarteko kideak, sensibilizazionearen egiteko. Aurten abiatürik xedeak bürütützeko xedea dü alkarteak eta zer hobekuntzarik ekartzen ahalko düen oraino gogoetatüko dü. Evelyne Jaragoyen :

Mauleko ospitaleak 2019ko urte aberats bat bizitü behar lüKe.

Azken hamar urte horietan galdatzen züan züzendari bat denbora oxoko, azkenekoz üken dü Mauleko hiriak. Berri hon bat arren, nahiz eta düdak badiren züzendari horrek ükenen dütüan ahalen aldetik. Bestalde, ospitalearen arraberritzeko lanak untsa aitzinatürik dira, eta bedatse huntan eraikuntza berriak plantan izan behar lüke, ondotik emeki emeki ospitale oxoa berritüko delarik. Urrentzeko, “osagarri etxe edo polo”a aitzinatzen da ere, eta züzendariaren jiteak lagüntü behar lüke