XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Haurra alkartearen merke saltzea bihar

Neskenegün hontan eginen du Haurra alkarteak bere urte oroztako merke saltzea, Maulen. Ttipi ta handientako txostagailü ta haurzaingoako tresnak honki jinik dirate. Oro xahü ta estatü honean. Saldü nahi badüzüe, ez dükezüe han izatekorik ; haatik saldügeiak egün berean ützi behar dütützüe Mauleko parropia gelan 19ak arte. Saldü ez dena arrahartzeko parada badükezüe astelehen arrestitan. Bihar haatik, merke saltzea 8.45tarik 16.30tara date Mauleko parropiagelan, afera hoberenen egiteko jenteak 8taz geroz horra dira lehenak sartzeko. Michelle Ayçaguer :

Xiberoan, jente güti baizik ez dü egin minbizia züenez jakiteko azterketak !

Minbiziaren kontrako aste bat antolatü düe horren kari, egitearen inportantziaren ohitarazteko. Bular minbiziarentako basabürüko emazteen %50,65-ak baizik ez dütü egin azterketak Olueko günean %66ekoa delarik. Gizonentako orano pisago, ez beitütü %22-ak beno haboro eginik xiberoan. Aholkatürik da gütienik 50 urtetik goiti behin pürü egitea. Hortaz mintzatzeko hitz ordü desbardinak proposatürik dira azaroaren 9 tik 15eala. Azaroaren 9an : Mauleko merkatüan informazio mahain bat Azaroaren 10an : Lasterketa bat eta ibilaldi bat Xiberotarrak alkartearekin Azaroaren 14an : Zine eztabaida Maulen Bular minbiziaz. Florence Forestie-ren azken filmarekin eta bi bedezien presentziarekin. Horrezgain : -Kirol alkarteek argazki desafio batetan parte hartzen düe horik dilindan ezarriko direlarik Mauleko ospitalean azaroaren 12atik 15eala. - Informazio güne bat plantan ezarririk izanen da ere ospitalean - Mauleko saltegiak minbiziaren gaiarekin apaintü dütüe saltegiak. Ligue contre le cancer alkarteko Maylis Errecaret :

Jenteen zerbütxüarentako ari diren alkarteen ezagütza egin !

Urte oroz egiten den aste urdinaren kari, sozial mailan lan egiten diren hainbat eragile bildüko dira, arratsalde baten proposatzeko ostegün hontan Mauleko parropia gelan Programan : 6 etarik goiti, adineko jenteer zerbütxüak ekarten dütüen elkarteek mahain bat ükenen düe bakotxak, nahiant oroentako informazionearen banatzeko. Bai aiparüak etxetara ekarten dütüenetaz, bai etxetan lagüntzen diren langiletaz eta beste lagüngoa emaiten direnetaz. 6:30tarik goiti, Berrogaineko LARPS ikastetxeko ikasleek adelatüko dire aihari bat. Buffet maneran. 7:30tarik goiti Goxoki Bizi alkartekoak hontü antzerki bat emanen düe, jadanik pagolan emanik izan dena arrakasta eijerra bildü züana. Egün hortara joaiten direnentako oto partekatze bat antolatürik da, norbaitek joan gei baldin badü eta leküak baldin badütü bere otoan, edo norbaitek oto baten beharra baldin badü horra joaiteko deitzen ahal du 05 59 28 78 78 telefono zenbakiala. Katia Monclus-Bentz Mauleko zerbütxüen bürüa :

Sozio esteticienne lanbidea ezagützen düzüea ?

Osagarri arrenküran diren jenteentako estetika zerbütxü bat proposatzen düan lana da hau. Tratamendü azkarrek ekarten ahal dütüen ondorioen gordatzeko, edo ere eritarzünak berak ekarten düan ondorioentako. Helbürüa delarik eriak bere bürüan düan estimaren goratzea. Morala hobetzez, eritarzünaren kontra hobeki borrokatzen ahal beita. Kanpoko begirada gogor izaten ahal beita jesaitea, horien pezüaren gütitzeko teknikak dütü bereziki plantan ezarten. Atarratzen dü bülegoa Maylis Erreçarret-ek eta interesatürik diren oroer informazioak emaiteko prest da. Maylis Erreçaret :


Astelehen eta asteazken arrestitan bere bülegoan da, baita neskenegün goizez. Beharrean deitzen ahal düzüe : 06 83 62 52 83
Arropetarik etxeko tresnetara, oro dohainik date bihar Irurin

Neskenegünean, Iruriko Gohetsian antolatüko da bostgerren aldikoz merkatü partekatü bat. Ideia da bakotxak etxen epantxean dütüanak ekar ditzan, beste norbaitiri emaiteko, eta zertako ez beste zerbaiten hartzez. Ondotik apaidü bat partekatüko da ber prinzipioan, eta arrestitan sagar jüsaren egiteko parada izanen da. Johañe Gohets Etxemendi :