XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Azken 10 urteetan sail hortan sartürik, ürrietan diploma edo titülüa ukenik; bere magasia arramaiatz hatsarrean berean zabaltü dü Christel Dicharry’k.

Ortopedista izateaz gain, ortesista eta podologista da ere bai.

Hots korpitz osoari kasü emaiten deio eta araberako elkigia edireiten.

Christel Dicharry:

Arren Mauleko peko arrüa edo Victor Hugo karrika hatsarrean düzüe haren lankia; bena deitzen ahal düzie 06.48.05.28.92 zenbakiala.

Coronavirus'ak zer eragin dü Xiberoan?

Mauleko ospitalean Coronavirus-ari bürü egiteko zer plantan ezarten düen Pierre Yves Gilet Mauleko zahar etxeko züzendariak erraiten deikü.

Osasün ministerioak zahar etxeetako bisitak debekatü dütü.

Nahiz eta mementoko ez den Coronavirus kasürik Xiberoan, bisiter bortak zerratü dütüe Xiberoko zahar etxeetan, baita Mauleko ospitalean ere, ber eraikinean beita.

Pierre Yves Gilet Mauleko zahar etxeko züzendaria:

Maulen bedezi berri bat plantatzen da eta astelehenetik goiti (barantaila10 a) jenteak errezebitüko dütü Batasuna zentroan Belzunce kartielean !

François Garnier'ek , 60 urte dütü eta 15 urtez La Réunion uhartean lan egin ondoan, Montori'erat jin da bizitzera düala 5 urte. Orai arte, beste bedezien ordezketak egin dütü, eskoletan ere haurrak jarraikitzez.

Mauleko bedezien alkartearen proposamena gogo honez honartzen dü eta bere lana partekatüko da Mauleko ospitalea eta Batasuna zentroaren artean.

Bere estatütoa berezia date, langile beitate, hots ez date bere kuntü ariko eta Mauleko ospitaleak pakatüko dü bere hilabete saria.

Astelehen, astearte eta asteazkenetan lan eginen dü Batasuna zentroan eta hitzordürik gabe jenteak errezebitüko dütü.

Azkenik, xiberoko osagarri saileko alkargoaren joanarazteko, Carole Othéguy Arbonarra hartürik izan da.

François Garnier:

Odol berria Azia alkartean !

Xiberoan gazteentako projetak egiten dütüan Azia gazte alkarteak, Idauzeko Laure Etcheberriborde langile berria eta bülego berria presentatü dütü.

Bi lan nausi eramaiten dütüe memento hontan : « Xiberoko lanbideen gida libürüa » eta GALT-a edo CLEJ hots enpresentako interes gabeko jesaiteak (emprunt).

Formakuntzak ere proposatzen dütüe gazten beharren arabera.

Xehetarzünak bülego eta langile berriarekin:

Janari Bilketa eginen da azaroaren 29 eta 30an

Azaroaren 29 eta 30an urte oroz egiten den bezala, janari bilketa bat eginen da supermerkatüen aitzinean. Beren iranja kolorezko soinezkoekin ikusiko dütützüe. Xiberoan, “Collectif Souletin” alkarteak dü hori joanarazten, janari banka deitzen den egitüraren lagüntzarekin. Hor biltzen direnak oro epizeria sozialetan banatzen dira ondotik, arrenküretan diren familien lagüntzeko. Orotarat Xiberoan berean 130bat familia lagüntzen dira, haboroxiak gazteak edo bera diren emazteak. Erran behar da ere düala güti Basabürüan ere adar bat zabaltü dela epizeria sozial baten proposatzeko. Zabalik da urte orotan astearte oroz, eta lagüntzale txerkatzen ari dira alkartearen indartzeko, mementoko 30 bat lagüntzale badütü. Jacques Herrera alkarteko bürüa :