XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Collectif Souletin alkarteak familien lagüntzeko beti prest da.

Jenteen arteko harremanen sortzeko xedez, Collectif Souletin alkarteak Familien egünaldia antolatü züan iragan neskenegünean Irabarneko gaztelüan, beste egitüra andana batekin partaidetzan. Denbora txarra izanik ere, famili hanitx hüilantü zen, proposatürik ziren animazione ezberdinetan parte hartzeko. Xiberoan bizi diren emigranteen familiak kümitatü zütüen, beste familiekin alkar ezagütza egin dezen. Egünaldiaren ürrentzean bilan oso baikorra egin düe antolazaleek eta oritarazi düe urte orotan suerte bereko animazione franko, arraheinki proposatzen düela. Besteak beste eski aterraldi bat proposatzen dü aste ondar hontan. Xehetarzünen ükaiteko Mauleko zerbütxü günean dütüan bülegoetara hüilantzen ahal zide. Odile Juncas :

"familien egünaldia" neskenegünean Irabarnen

Urte oroz antolatzen den « familien egünaldi » bantaiaren 2an eginen da Irabarneko jauregian. « familia mündüa bezain zabal » hotx batzarrian aipatzeko eta egiteko haütüa Xiberoan aipatüko da aurten. 10 orenetarik arrrestiko 4trat sükaltatze, antzerki ala jokü animazioneak proposatüko dira Elkarte eta egitüra hanitx jüntatzen dira horren antolatzeko. « RAM goxama », « collectif souletin », « tokia » xiberoko elkarteak bena ere departamentüa, Euskal elkargoa ala PMI edo haurren zaintze egitüra. Odile Jungas collectif souletin elkarteko langilea:

100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan.

100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan. Xiberoko Osagarri poloak eta Euskal Herri Alkargoak antolatü hitzordü honen helbürüa zen, bere bürüaz beste egiteko mehatxüaz mintzatzea. Arenküra latz hontarik haratago joan dira oharrak, tratü txar arruntak ere aipatüak izan beitira, hala nola, ustez arraileria gisan erabiltzen ahal diren hitz mingarriak, sare sozialen bidez egiten diren arnegaztiak, eta ere noiztenka etxekoekin hitz egiteko zailtarzünak. Azpimarratürik izan da ere, astearte oroz aldikak badirela, non eta anonimoki hitz egiten ahal den psikologo bati. Aldika horiek, Mauleko zerbütxü günean dira astearte oroz, 14:00etarik goiti. Hitzordüa hartü behar da, aipatü zerbütxü güneala deitüz. Psikologo bat :

Pitzgarri alkartea, beti gazteetarik hüillant.

Gazten alkar kütxaratzea eta algar ezagütaraztea dü helbürü Pizgarri elkarteak. 8 eta 18 urte arteko Xiberotar motiko neskatilekin lan egiten dü, orotara 150 batek parte hartzen düalarik elkarteak proposatzen dütüan hitzordü eta animazio esberdinetan. Elkartearen lan ildoa, konfiantxan sortzea da, behin hori eraiki ondoan, gazteek beren egünerokoaz hitz egin ahal dezaten beren artean. Bizipenen partekatzeaz gain, jentarteko arrazoer ere paratzen dira, hala nola, helbarritüen errealitateari, eskoletan bizitzen ahal diren bortizkerieri, edo ere, orai agertzen ahal den herbesteratüen arazoari. Pizgarri astelehenetik ostiraleala zabalik da, Mauleko apezetxe ondoan da bere egoitza. Babeth Elizondo :

Jauntsien arra'erabilteko teknikak erakatsirik!

Arropen modarekin, oihal gero eta haboro erabilten dügü eta %30 baizik ez arrabiltzen. Oihaletan zer urtuki eta nola arra erabiltzeko teknika zonbaiten ikasteko, atelier parte hartzaile bat antolatürik da ostegünean Maulen. Hori antolatürik da hondarkinen ttipitzearen astekari. APESA ikerketa zentroak eta OH Orratzetik Hari dendarien alkarteak düe antolatzen. Ateleriaren lehen partean gogozkatze bat badate, leküko eta iraunkor diren elkigien üngürüan, ondotik mota orotako oihalen arra erabilteko teknika zonbait erakatsirik dirate; 18h'tarik 21h'tara Mauleko xerbütxügünean. Orratzetik Hari alkarteko Maialen Zamponi dendaria: