Berriak

Izan etxe zahar edo berrietan ere, isolatze mentsagatik energia franko galdürik da. Hartako Frantziak etxen berritze termikoaz plan bat eramaiten dü.
Orai arte estadoak « crédit d’impôts » izeneko lagüngoa proposatzen züan hilabete-sari apalak zütüen jabeentako. Urtarila 11az geroz, « Ma prime renov' » lagüngoak ordezkatzen dü. Hau hilabete sari goragoak dütüener ere zabalik da.
Beste lagüngoarik ere bada etxeek energia gütigo gasta dezen : CEE (Certificat d’ Economie d’ Energie) edo « Habiter Mieux Sérénité » lagüngoak bezala.
Ikusteko zoin lagüngoari dreta badügün interneten www.FAIRE.gouv.fr- ikusten ahal da edo Baionako SOLIHA agentzialat deitzez (Maulen ere permanentziak egiten dütüe).
Ametxeko bülego termikokoMaider Larrory-k lagüngoak orro esplikatzen teizkü:
1970an Burgoseko tribunal militar batek ETAko 16 militante epaitü zütüan : Burgoseko auzia bezala ezagütürik da. Haietako seik hiltze kondena bat üken züen.
Epaiketa hasi aitzin, ETAko komando batek Eugen Beilh aleman kontsula bahitu züen Donostin.
Berantago jakin zen Montoriko apezetxean gorderik egon zela.
Historia hori kontatzen deiziegü Jean Louis Davant-en lekükortarzünarekin eta frantses irratiko artxiboekin :
Mattin Eppherre Altzükütar gazteak laborantxa estüdioak egiten dütü Bordelen eta aurten Errasmuses joan da Italialat. Hortaz gain, Altzürüküko maskaradako zamalzainetarik bata zen eta AZiA gazte alkarteko kidea da.
Esplikatü deikü nola bizitü düan 2020-ko ezohiko urte hau:
Ez ohizko kirol baten ezagütza egin dügü !
Matiu Crusener-Mattei-en gana hüllantü gira, haik lerra ibilaldiak egiten dütü bere txakurrek tiratürik.
Matiu musher da erran nahi beitü txakür taldea manhatzen düala. Heltübada bere lerraren argazkiak ikusi dütützie Otxoa’s team bere facebook orrialdean. Elhürra badelarik Iratin entrenatzen da.
Kirol berrezi hontan zer maite düan esplikatü deikü.
(argazkiak bere facebook orrialdetik elkirik, Matiu edo Julen Crusener-ek eginik)
Burgoseko auziak gure historia eta Espaniako historia hüllana markatü dü.
Sekülako elkartarzün mugimentü bat sortü zen, izan Eüskal Herrian, Frantzian eta europako honanbeste herrialdetan.
ETA-ko 6 kide hiltze kondenalat igorri nahian, Burgoseko auzia Franco-ren diktadüraren epaiketa bilakatü zen.
Auzi horren historia kontatzen deiziegü, xiberotarren lekükotarzünekin :