XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

46 erakasle postü eta 18 ikasgela zerratüko direla jakinarazi dü Akademiako Ikuskaritzak barantailaren 18ean Pauen. Akademiako Inspekzioneak honartü dü hala ere, Urdiñarbeko eskolako postü erdiaren etxekitzea. Haatik, Montori, Maule-Gainea eta Barkoxeko eskoleetan postü elkitzeak berretsirik izan dira. Oporrak izanik ere, mobilizatürik egoiteko deia zabaltü dü FCPE etxekoen alkarteak.

Entzün Dominique Rousset FCPEko lehendakaria : 


Entzün Mathilde Blanchard FSU sindikatekoa :

Entzün Nathalie Boscq Urdiñarbeko eskolako etxeko bat : 

Entzün Patricia Bonnefont Barkoxeko eskolako etxeko bat : 

Mobilizatürik dira Barkoxe, Montori, Urdiñarbe, eta Maule Gaineko eskoleetako etxenkoak eta denak eskola oküpatzen ari dira. Goiz hontan sartü dira mogimentüan Maule Gainekoak. Lehenik ez düe ützi erakaslea gelan sartzen eta elebidün saileko ikasleak ez dütüe ützi Peko Eskolara jaixtea euskarazko kurtsoaren jarraikitzeko. Maule Gaineko eskolatik Frantsesezko erakasle postü erdi bat elki nahi dü hezkunde nazionalak, Argia kolegioan ezarteko. Etxenkoek ez düe hori honartzen beren ustez erakaskuntza gibel ari beita. Berant bada berant Herriko Etxearen süstengüa üken düe. Astearte gaüan Oloruen bildüko dira ikuskariarekin. Urdiñarbe eta Muskildiko eskolako etxenkoek aldiz, kümitatzen dütüe bi herrietako jente güziak, astelehen arrestitan 16etan eskolan eginen den alkarretaratzean parte hartzera eta süstengüaren ekartzera, tenore hortan ikuskaria agertüko beita.

Entzün Nathalie Etxeberri ikasle baten ama :

Dagün ikasurteko eskola karta berriak Xiberoa ez dü babestüko. Erakasle postü elkitze xedeak jakinarazirik izan dira haütetsier. Hunkirik litake lehenik Barkoxeko eskola. Eüskarazko postü erdi bat galdüko lüke. Bena jakin ahal izan dügünaz, Urdiñarbe eta Maule gaineko eskolek ere frantsesezko postü erdi bana galdüko lüküe eta Montorikoa frantsesezko postü oso bat. Astearte goiz hontan Barkoxeko etxenkoek eskola okupatü düe eta hezkunde nazionalako aholkülari pedagogiko bat errezibitü düe. Kexü agertü dira zeren eta azken lau urteetan jadanik, bi postü erdi galdü zütüen. Erakaskuntzaren kalitatea gibel ari dela azpimarratü düe eta beldür dira, epe ertainean eskola osoki zerratüko dela. Ostiral arrestitan hitzordü bat ükenen düe Paueko inspekzionean eta astelehenean Oloruekoan. Mobilizazione bat antolatzen düe ostiral arrestitan Barkoxeko eskolan. Herritar güziak eta leküko haütetsiak deitzen dütüe hortan parte hartzera.

Entzün Colette Chouryberri ikasle baten ama : 

Eskola kartan agertzen den postü elkitzea ez düe honartzen Urdiñarbeko eskolako etxekoek eta herriko aüzapezak. Barantailaren 9az geroztik eskola oküpatzen düe eta ozenki jakinarazi düe ez düela bertan zeditüko. Frantsesezko postü erdi bat galtzekotan da Urdiñarbeko eskola elebidünean. Oraiko 43 ikasleetarik 41etara eraitsi behar lüke dagün setemerez. Etxekoek deioienaz : "Bi ikasle gütiagoarentako postü erdi baten galtzea ezin dela honart". Barantailaren 13an Olorueko Ikuskaritzarekin bildüko dira eskolan eta oküpazionearen jarraikitzeko prest agertzen dira dagün barantailaren 17ala Hezkunde Nazionalaren Departamentüko Batzordearen bilküra igaran artino .

Entzün Arño Berrogain Larretxart Urdiñarbeko aüzapeza : 


Entzün Mixel Esteban Ikas-Bi klase elebidünako koordinazalea :

Berrogaineko-Larüntzeko laborantza lizeoak, azken urteetan eramanik izan den lanari esker, osagarri ezinago honean da. Bena gibel ez egiteko, xede zonbait obratüko dütü ondoko hiru urteetan eta gogoetak ere eramanen, sos mailan düen sanotarzünaren etxekitzeko. Gaüzak ez direla aisa izanen erran düe lizeoko ardüradünek, barantailan egin den biltzar nausian. Sos lagüntzak ttipitüko direla jakinez, ikasleen zenbakia oraiko ber heinean etxekitzea izanen da lizeoaren desafio nausia. Iragan sartzean ikastetxeak 292 ikasle zütüan, 101 motiko eta 191 neska, erdiak departamentütik kanpo horra delarik.

Entzü Julien Berçcaits LARPS ikasetxeko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan