XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko kolegioetan ere sartzea ontsa iragan da. Argia kolegioan 308 ikasle ziren, San Frantses kolegio lizeoan 130 bat eta Atarratzeko Jauregi kolegioan 78. Orotarat, 500 bat Xiberotar gazte dira hiru kolegioetan. Aspaldiko partez, ohar etxekiko dügü behar ziren erakasle güziak agertü direla sartze egünean. Ikastetxe bakotxak xede pedagogikoak plantan ezarri dütü, ikasleen kausitzea eta garapenaren segürtatzeko.

Entzün Fernandez jauna Atarratzeko Jauregi kolegioko züzendaria :


Entzün Pucheu jauna Argia kolegioko züzendaria :

Entzün Darrack jauna San Frantses kolegioa eta lizeoko züzendaria :

Teknologia berriak eta internet, erabilpena eta arrisküak, setemearen 5etaik 14ala, hots dagün astelehenetik harat, animazione andana bat antolatzen dütü Xiberoko Osagarri Taldeak. Erakuska, ikasgiak, eztabadakatze, algarrekin mintzatze eta filma agertze, familian, gazte ala gehitü denak kümit zide. Egitaraua sogin eta beha.

Entzün Betty Iriart Mission Lokalako animazaleak :

 

Eüskararen ikasteko parada berri bat Xiberoko Gaü eskolari esker !
Urte oroz bezala, üda bete betean, Xiberoko Gaü eskolak eüskararen ikasteko edo hobetzeko ikastaldia proposatzen dü. Agorrilaren 1tik 6alat, eüskarazko kurso eta animazione franko antolatürik dirate Mendikotan. Horrez gain, haurzaintegi bat izanen da aurten ere Mendikotan, ait'eta ama zonbaitek beren haurra han üzten ahalko düe kursoen denboran. Ez da ahatze behar ere, Herri Alkargoaren sos lagüntza orano ere baliatzen ahalko dela, xiberotar oroek beren mailaren arabera, sos lagüntza bat ardiesten ahalko düe. Beraz, ez düda züen izen emaitea Xiberoko Gaü eskolan ! Azken epea üztailaren 15ko mügatürik da.

Entzün Maritxu Catsillon Xiberoko Gaü Eskolako kidea :

Atzo hasi da, Xiberoko Gaü Eskolak antolatazen düan üdako ikastaldia Mendikotan, 40 bat ikasleekin. Frantziatik edo Hego Eüskal-Herritik horra badira ikasleak, azken urteetan bezala, aurten Xiberoko gazte andana bat ere hüilantü da, eüskara beresküalatzeko gogoarekin. Goizez klasean bürüa beroaraziko düe eta arrestietan ateleria ezbardinetan mintza praktika lantüko düe. Xiberoko jenteen ganat joanen dira ere eüskara entzüteko gisan. Ostegün gaüan agorrilaren 4ean, ikastaldiko bortak zabaltüko dütüe nahiant güzier antzerki gaüaldi batentako. Azkenik eta üsatzen den  bezala, Larraiñen ürrentüko düe ikastaldia pastoralaren ikusteko.

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü eskolako erakaslea :

Berrogei urtez erakasle egon ondoan Margarita Etxart, Xiberoko Ikastolako lehen andereñoak erretreta hartü dü ! Ikastolako buraso, ikasle ohiak eta oraikoak jin dira saldoan bai eta ere Seaskako lehendakari ohia eta oraikoa, Sohütako ikastola ondoan eginik izan den bestalat. Xiberoko ikastolaren sortzetik orai arte egin den bidea eta düala 40 urte, Margarita Etxarten aujarkeria goraipatü düe denek. Andereñoaren eskerrak joan dira erakasle lagüner eta burasoer mezü ezinago argi bat lüzatü deie, eüskaraz mintzatzea haurrer.

Entzün omenaldiko mintzaldia : Johañe Bordaxar Eperra ikastolako lehendakaria, Argitxu Noblia Seaskako lehendakari ohia eta Paxkal Indo Seaskako bürüa :


Entzün Margarita Etxart andereñoa :

Entzün Argitxu Noblia Seaskako lehen lehendakaria :

Entzün Paxkal Indo Seaskako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan