XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

2012 urtearen hatsarreaz geroztik, Maddi Etxekoparek dü Maritxu Lacarrieuren leküa hartü "Ikas Xiberoa" adarrean." Ikas"ek libürüak eüskaratzen dütü eskola elebidüna eta ikastolentako eta xiberoko adarrak libürü horiek xiberotartzen dütü. Libürüak ikastetxer züzentürik balinbadira, interesatüek Mauleko libürütegian edirenen dütüe eta erosi nahi düenek Xibero Bio saltegian erosten ahalko dütüe. Hatik, "Ikas Xiberoa"ren lan handiena animazionea da. Xiberoko eskola elebidün eta ikastoletako erakasle eta haurrekin algar trükaketen sortzea da, urte oroz proiektü ezbardinak arrapikatzen badira, Xiru edo Herri baten ezagützea bezala, xede berriak ere sorazten dütü. Beste lan xedetan, otsoaren üngürüan lan bat eramanen düe haur eüskaldünek.

Entzün Maddi Etxekopar Ikas Xiberoa adarreko süstazale berria : 

Seigerrenetik hirugerreneala, Atharratzeko Pierre Jaureguy kolegioan, sail elebidün baten zabaltzeko ürrats emaiten ari da, ikastetxean eüskararen sararazteko. Kantonamentüko etxekoak galtezkatürik izan dira eta bilkürak egin dira, erakasle, ikasetxeko ardüradün, leküko haütetsi eta Eüskararen Erakunde Püblikoko lehendakari eta züzendariarekin xedearen aitzinarazteko. Bidexka zonbait agertzen badira, etxekoen nahikünterik gabe ez da xedea gaüzatüko. Ürratsen berri emaiteko eta azkenean zonbat familiak interesatürik agertzen diren ikusteko, etxekoak, haütetsiak eta erakasleak bilküra batetara kümit dira, urtarilaren 12ean ostegünarekin, arrestiriko 18.30etan Atharratzeko kolegioan.

Entzün Jean-Charles Fernandez Atharratzeko kolegioko züzendaria : 


Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza eta kontseilü orokorra : 

Sohütako Eperra ikastolarentako 2011ko urtea inportant izan da, alde batetik handitze lanak aitzina izan beitira eta bestalde bülegoa arraberritürik izan beita. Johañe Bordaxarrek lehendakari kargüa ützirik, Jojo Malharin da orai lehendakari berria. Obren aitzinatzeak, kotizazioneen emendioa eta ikastolaren geroa, hona zer aipatü den ikastolaren biltzar nausian. Aurten, 5 euroko kotizazione emendio bat galteginik izan da ait'amer, ikastolaren bizia ahal bezain ontsa aitzina eramaiteko. Eperra ikastolan ehün bat haur bada, geroari so esperantxa hona düe oroek, haur saldoa emendatzen beita. Jojo Malharin lehendakari berriak erran deikünaz, berrogei urteen lana dela orai ekoizten.

Entzün Jojo Malharin Eperra ikastolako lehendakari berria :

Abentüaren 17ean Olentzerori batzarri egiteko, Alozeko «Basabürü» ikastolakoak prestaketan ari dira bena epe llabürrean badüe beste desafiorik. 1978ean lau haurrekin zabaltü bazen, 2011an 29 ekin finitüko düe urtea CE1ko klase bat zabaltü düelarik. Hatik, 2014ko sartzean berriz 43 haur badirate, ama eskolatik CM2 artino. Basabürüko ikastola eraiki izan zelarik, 15 haur baizik ez ziratekeela aitzin ikusirik zen bena basabütar etxekoen eüskara goseak, estatiztika ofizialeen zenbakiak gezürtatü dütü. Ondorioz, «Basabürü» ikastolako  egoitza ttipiegi agertzen da eta epe llabür batean elkibide bat atzaman beharko da.

Entzün Aña-Mari Errequet Hastoy "Basabürü" ikastolako bürüa :

Arbailako eskola berri bezain modernoa da, setemereko sartzeaz geroz. Idauze-Mendi, Mendikota, Altzürükü, Zalgize eta Ozaze, bost herri lotzen dütüan eskola estrenatürik izan da ürrietaren 22ean. Ait'amak, ikasleak, haütetsiak, Kontseilü Orrokoreko Xiberoko arduradünak, suprefeta eta Akademiako Ikuskaritza hor ziren, hots jente hanitx. Soroz üngüratürik izanik, eskola moderno bat da, nümerizazioa ekarririk klasetan eta eraikuntzaren aldetik energia güti kontsumitzen düana. Bestalde, eskola elebidüna izatez, Akademiako Inspektürak azpimarratü düan bezala, eüskaraz eta frantsesez ikasteak ez dü arrenkürarik sorarazten salbü abantailak baizik ekarten geroari so.

Entzün Renée Carrique Arbaila eskolako alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan