Berriak

Ikas pedagogia zentroak eüskarazko kurtsoen emaiteko lagüntza ekarten deie erakasleer, izan ditean eskola elebidünean ala Ikastolan. Xiberoan ere, badira urte zonbait lan hori abiatü zela. Gisa hortan, eüskara batuan proposatürik zen materiala xiberotartzen da emeki-emeki. Erakasleak ez dira haatik zerbütxü horren baliazale soilak, berek ere xedean parte hartzen beitüe, hilabetean behin jüntatzez. Jünta horietan, bakoitxak bere kurtsoentako egin düan lana besteer proposatü eta besteek ere baliatzeko parada badüe.
Bena bada ere Ikasek proposatzen düan materiala, izan ditean ikaslibürüak, ipuinak edo ikus-entzünezkoak, eta ahal oroz xiberotarrez eginik. Ikasen beste eginkizüna, animazioen proposatzea da. Eskola ezberdinetako haurrak urtean kursean alkartzen dütüe, eta eskolaz kanpoko hitzordü bereziak proposatzen.
Bi erakasleer galtatü deiegü Ikasekin egiten düen lana esplikatzea :
Sail püblikoan, geroago eta zabalagoa da kexüa, sektore hanitx hunkirik beitira langile zionearen ttipitziarekin. Halere, mobilizazio egünak ahülak dira. Egün (urtarrilaren 21) sektore püblikoko langileak greba egitera deitü dütüe hainbat sindikatek, eta zonbaitek deia egin gabe langile bakoitxaren gain ützi düe parte hartü ala ez delibera dezen, LAB sindikatak bezala.
Xiberoan ikastetxeen ützülia egin dügü, eta üdüri lüke gehiengoak ez düala greba jarraikitzen. Ikastetxe handienen aipatzeko, Berrogaineko laborantxa lizeoan ez da greba egilerik, Sohütako irakasleen % 45 greban da, Champo lizeo profesionalan 28 irakasleetarik 4 greban dira, Argia kolegioan irakasleen % 38 greban da eta azkenik Atharratzeko kolegioan 8 irakasleetarik 5 greban dira egün. Beste sektore püblikoetan berriz, greba deialdia ez da abantxü jarraikirik izan.
Erran dezagün azkenik San Frantses kolegioko irakasle den Marilyn Recaltek ere grebarekin bat egin düala, irakasleen lan baldintzak okertzen ari direla salatü nahi izan beitü.
Entzün Marilyn Recalt :
Gazteentako ez da beti aisa lan baten atzamaitea üdan. Ez dira holako lan hanitx, bena animazioan aritzeko, diploma batek lagüntzen ahal dü üdako lanaren atzamaiteko. Familles Rurales alkarteak, BAFA deitü diploma horrentako formakuntza bat proposatzen deie gazteer. Barantailaren 21etik 28alat iraganen da Berrogaineko laborantxa lizeoan. Izenak oraidanik emaiten ahal dira ondoko zebakian : 05 59 27 60 70. Xehetarzün haboro entzün Familles Rurales alkarteko Pascale Carreren ahotik :
11 eskolen artean (kolegio eta lizeoak barne) eta Ikas alkartearen lagüngoarekin egiten eta argitaratzen da Agur Xiberoa aldizkaria. Zazpigerrena, 2009ko abentükoa, salgei atzamanen düzüe Atharratzeko kaseta saltegian, Jean Etxarten saltegian Sohütan eta Maulen Herri Ekoizpen saltegian. Eskola elebidünak eta bi ikastolak aldizkatzen dira erredaktore-bürügoaren joanarazteko. Aldi hontakoa Atharratzeko eskolako ikasleek düe gisa hortan züzendü. Bereziki builtreetaz eta sagar jüsaren ekoizpenak aipatzen dira, bai eta ere kolegio baten ibilmoldea. Aldizkariaz xehetarzünak bildü dütügü egileak alkarrizketatzez.
Entzün alkarrizketa :
Urdiñarbe eta Muskildiko haurrak beste hanitx bezala kantan hasi dira egüberri prestatzeko. Beren andereñoak (ttipi eta handienak) Xiberoko Botzari hersatü dira kantore horiek opari bilakatü nahian ; haurrek eman kantoreak grabatü dütügü diska baten egiteko. Dagün ostegünean (abentüaren 17) Urdiñarbeko salan ezarriko dütüe salgei diska horiek. Artean, hamasei kantoreetarik bata behatzen ahal düzüe heben.
Kantorea entzün :