XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Azken 20 urte horietan hasi lana ürrentzen ari da Sü Aziako alkartea. Xiberoko dokumentü ta soinudünen artxibatzeaz axolatzen dira. Soinü desberdinak bildü ondoan, teknologi berriak jarraikiz nümerizatü behar izan dira. Orai, Baionako Ünibersitateko ikasleekin web güne berri baten sortzen ari dira, non ere artxibatürik diren soinüak entzüten ahalko diren. Printzipioz posible dena, soinü zonbaiten zabaltzea kantoreen sortzaileen baimenari esker. Hartakoz, alkarteko kideak karraskan ari dira baimen horien lortzeko. Web güne berri hori maiatzeko sortzea esperantxa düe, bertan soinü, kantaldi, historio eta beste entzüten ahalko dira.

Entzün Philippe Etxegoyhen Sü Aziako kidea :

Espainako errege katolikoek erabaki züten, Espaina handi eta katoliko baten eraikitzea. Hortarako, judio, Mauro, agot, hots, milaka jente persekütatü zütüen 16.mentean. Herri ospetsü bat eraiki nahian, Nafarroako erreinua menpealatü züten espainolek. 2012 an, 500 urte badirate 200 güdarri Eüskaldünek bürü egin züela milaka espainol soldadoer Amaiureko gaztelüan. Güdarri horien omenez, Amaiur eta Maule hirien algar kürütxadak, Pier-Pol Berçaitsen ikusgarri bat eskentüko düe üda hontan, bi hiri horietan.

Entzün Pier-Pol Berçaits "Amaiur" ikusgarriko joanarazlea :


Entzün Jean- Pierre Errecart "Les amis du château" alkarteko kidea :

Dantzari gazteen formatzea izan da, Etxahun alkartearen aktibitate nausia 2011an. Xahakoa pastoralatik landa, pentsatzen ahal den bezala, urte anpleago baten beharra züan. Berrogei bat gazte ibilten da dantza eskolan, bostpasei irakasle aldizkatzen direlarik horien jarraikitzeko. Bi urtetarik, 10 edo 12 urteko dantzari berriak hartzen dütüe, saldo handiago bat osatzeko gisan. Aurten indar berezia egin dü Etxahun alkarteak dantzari gazte horiek jauntzi berriez bestitzeko. Ürrentzen ari den 2011 urteaz, Integrazio Batzordearen alte egin den kantaldia ohart etxekitzen dügü. Bere alkartarzüna erakutsi nahi izan deio Etxahun alkarteak 2000 euroko lagüntza bat ekartez. Dagün urtean alkartea ez da besoak kürütxatürik egonen, alkartearen 50. urtebürüa ospatüko beita eta Etxahun Topet hiltzearen 150. urtea markatüko beita.

Entzün Patrick Queheille Kanpo Etxahun alkarteko bürüa :

Xiberotarrak taldeak lehen diska plazaratü dü, “Zotükatzez batx-batxa”. Izenbürü horrek zentzü oso dü, düala 6 urte hasi zirelakoz diskaren grabatzen eta aurten azkenean kausitü düena. Xiberotarrak taldean 11 kantari dira, haboroxenak Salgize, Iruri eta Atharratzeko. Diska hontan talde ttipietan kantan ari dira, monotoniarik gabe kantore güziak ezberdin bilakatzen dira. Bost kantore arrahartürik izan dira, beste güziak sorkuntzak direla erran genezake Jean Etxartek dütüalarik ahaideak sortü. Diska berri hau Sohütan Jean Etxarten saltegian edirenen düzüe edo Elkar argitaletxeak barreiatzen dütüan leküetan eta prefosta Xiberotarrak taldearen kantaldi güzietan, 16€tan.

Entzün Johañe Etxebarne Agiak Xiberotarrak taldeko kidea :

Azken urteetan «Kutsidazu bidea Isabel» edo «Aupa Etxebeste» bezalako filmak ikusi ahal izan dütügü sail berezi batean. Aurten berriz, Xiberotarrezko «Xora» izeneko lehen filma egin izan da. Berriki Durangoko 46. azokan, Peio Cachenaut xiberotar gazteak züzentü düan filma presentatürik izan da. "XORA" Xiberotarrezko lehen filma metra-lüzea, 2012ko martxotik goiti hedatürik izanen da Eüskal-Herri osoan. "Xora" filma ekoiztü düan Baleuko enpresako Edu Barinagak, Eüskal zinemaren ikus püntü bat egiten deikü.

Entzün Edu Barinaga "Xora" filma ekoiztü düanak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan