Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna

Kantoreetaz xehetarzün
Artxiboan



Xiberoko Gaü eskolak urte oroz arramaiatzean antolatzen düan Tipiñakoa Garindainen iragan da. Zortzi talde bildü dira axurkia ahal bezain ontsa adelatzeko eta azkenean Lutxo Herrerak eraman dü lehen saria, lau epaileek hala erabakirik. Errezeta exotiko bat egin züan eta manerala hoberena zen. Jente güziek egünaldi zinez goxoa igaran düe, bazkariaren ondotik, antzerki eta animazione ezberdinak beitziren eta aroa ere haütü !
Donostiako Antzoki Zaharreala hüilantü den jentea, ez da egiazki dolütü, 2012ko Euskal Kantu Txapelketako finalan. Hamar kantari bederazkan, 9 biazkan, 8 talde, A Capela edo müsikaz lagüntürik, hoberena eman düe hor agertü diren kantariak eta maila zinez hon erakutsi düe. Gaüza arrunt ezberdinak entzün dira, erritmatürik, goxoak, alagerak, ümoretsüak, barnakorrak. Hona zoin izan den sailkapena, lehen saristatüetan bederazkan, Baigorriko Maitena Monacok dü txapela jauntzi, biazkan Bizkaiko Olatz Goikoetxea & Ezti Olivaresek. Taldeetan Iparraldeala jin da berriz ere lehen saria, Senpereko Hiru Soinü taldeak beitü esküratü. Sorkuntzaren saria joan da Gipuzkoako Jon Anza kantariari, berak ere bederazkan bigerren sari esküratzen züalarik. Azpimarratzeko, sari berezia üken düela, Xiberoko Claudine Arhantcet eta Elsa Oliarj bikoteak. Azkenik, omenaldi hunkigarri bat eskentü deio Eñaut Etxamendik, Eñaut Larralde bere kantari lagünari eta adixkide zenari.
Xardekan Jondane Johaneko süaren üngürüan dantzatü aitzin, dantza ikastaldi bat antolatzen dü Gotaineko Abotia alkarteak. Aitzina Pika, ahüntza, moñeinak eta beste jauziak baita fandangoa eta arin-arin, dantza horiek ikasten ahalko dira bi taldetan zatitürik, aldiz oroentako Lantzeko ihauteriak, Jondane Johaneko dantza eta Ekialde. Dantza ikastaldi hau arramaiatzaren 18tik-21ala iraganen da Gotaiñeko gelan arratsez 20.00tarik-22.00tarat. Kursoak oroer zabalik da 12 urtetarik aitzina, parte hartzea dohainik da Gotaine-Irabarnetarentako eta 10 eurokoa besteentako. Izenak eman behar dira Nicole Lougarot-i 05.59.28.32.16 zenbakila deitzez.
26 kantore emanik izanen dira arramaiatzaren 16an Donostiako antzoki zaharrean, Eüskal Herriko kantu txapelketaren finalen kari. Horien artean, Barkoxeko erdi-finalan haütatürik izan diren Zibero Sport, Anne Bidalun, Maite Sarraillet ta Graxiana Castillon, Claudine Arhancet eta Elsa Oliarjek Xiberoa ordezkatüko düe. Arrestiriko 6etan hasiko da jeia, arte bat hartürik izanen da Eñaut Larralderi omenaldi baten eskentzeko. 500 lekü izatez aholkatürik da leküen aitzinetik hartzea internetez helbide hontan
Aurtenko Gaü Eskolaren Tipiñakoa Garindainen igaranen da arramaiatzaren 17an igantearekin. Bi eta hiru jenteen arteko sükaltari taldeak egiten ahal dira eta taldeko bakotxari 6€ kosteko zaio parte hartzearen trük. Axuria Gaü eskolak emanen dü eta bakotxak bere mahain, gaza eta bere gisako axurkiaren prestatzeko behar dütükean osagaiak ekarri beharko dütü. Aldiz, beste janari güzia, Gaü Eskolaren gain datekealarik. Bazkaria dener zabalik da 16€ en trük. Animazioak ere ez dirateke eskaz, Tokia antzerki taldeak «Kokolo Batxi » klun ikusgarria eskentüko dü. Segalari, axkolari izanen dira eta azkenik, Gaü Eskolan urtearen kursean ikasleekin egin dütüan filma llabürrak eta sketx delako zonbait nahianter erakutsirik dirate.Tipiñakoan parte hartzeko izenak eman 05.19.18.44 zenbakiala deitzez.


