XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoan dantza galdüko dea ? Nahiz eta ez den galdüko, dantzarien heina apaltü dela ezin da ükatzen. Aintzindariak alkarteak Xiberoko 14 herriko dantza taldeak biltzen dütü eta penagarri atzamaiten dü gazte haboroxenak 17 urtetan üzten düela, jakitez adin hortarik aitzina dela dantza hobekienik ikasten. Dantzarien gogoaren etxikitzeko, mundüko dantzak biltzen dütüan festibal batetan parte hartzeko xedea düe. Horrez gain, 2011an Aintzindariak ekitaldi ezbardinetan parte hartü dü, Korrikan, Xiberoan Eüskaraz Bai bestan, Olentzeron, Haur Kantu Txapelketan eta Dantzari ttikin. Azkenik, Xiberotar dantzak beste probintzietako dantza eskoler erakustea edo ez aipaturik izan da eta algar trükatzea, hebenko dantzarientako aberats beitlizate beste dantzen lantzea.

Entzün Aines Aguergaray Aintzindariak allkarteko lehendakaria : 

Apirilaren 8 hontan hasiko dira Xiberoko Maskaradak. Aurten, herri batek ez beitü beregain hartü, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien alkarteak deliberatü züan ihaute denborako jeiaren beregain hartzea. 30 bat lagün bildü dira 2012ko maskaradan eta 5 igante programatü dütüe apirilaren 8 eta maiatzaren 6en artean. Hokin hasirik apirilaren 8ean, ondotik, Muskildi-Urdiñarbe 15ean, Barkoxe 22an, Lexantzü 29an eta maiatzaren 6an ürrentzeko Gamere-Zihigan. Bestalde, Muskildi Urdiñarben bildürik datekean sosa Nafarroako Lodosako Ibaialde ikastolari emanik izanen zaio. Plazetako lanaren aldi orai eta biba Maskaradak !

Entzün Bettan Bordagarai eta Joanes Etxebarria maskaradakariak : 

Artista eta jentezionearen artean, ekiak ere bazterrak alegeratü dütü. Ostirale arrestia haurrer züzentürik bazen, arratsan festibalaren estrenatzea egin da Alozen. Azpimarratzeko ostiraleko kantaldiak arrakasta ederra üken düala, ürrentzeko soegilek ezin isiltüz jarraiki düe gaüaldia. Neskenegüneko kontzertüak ere boztarioa ekarri dü, Berberrek eskentü düen ikusgarria korpitzak ihaurrasi dütüe. Igantean, egünaldi herrikoia bezain goxo eta ederra eskentürik  izan da.

Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkarteko antolazalea : 


Entzün Xiru festibalean ziren bi Gipuzkoarrak : 

Entzün Ander Lipus eta Jean-Christian Galtxetaburu bi artistak : 

Entzün Xiru festibalan ziren bi herriko kantari, Lucien Joa eta Nadine Elgoyhen : 

Eüskarari Bai, Ikerzaleak alkarteak eüskarari lekü haboro eginen deio bere ekintzetan, hau jakinarazirik izan da bere biltzar nausian. Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak antolatü züan "Eüskararen Egünean" parte hartü züan iragan urtean eta ber ildoan sortzen dütüan erakuskak elebidünak izan dira. Urte ondarreko « Xiberoko Lürrak » erakuska berria prestatzen ari da alkartea eta elebidüna izanen da. Beste xedeetan, lan handi bat bürütüko dü alkarteak Bouchet deitü kolekzionearekin. Azken urteetan, ikerlari talde batek kolekzione hortaz eraman düan lana libürü batean bildüko da.

Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko bürüa : 

Sorkuntzaren bidez, beren ez adostarzüna  agertü dütüenak omentüko dütü Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izen bürüa hartüz. « Ez dok Amairü, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, besteak beste, dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30 tik- apirilaren 1 arte date, Gotaine-Irabarnen.  Müsika , kantore, antzerki, ipuin, dantza, pelota partida, eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, Ütürzabala » ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik, haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira… Xiru festibaleko programa ikus.

Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkartekoa Xiru festibalaren antolazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan