XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Donibane-Lohitzüneko Begiraleak dantza taldeko Mauleko Agerrian ziren Xiberotar dantzen ikasteko. Aintzindariak alkarteko dantzariak irauntsi dira dantzen erakasten. Begiraleak taldeko dantzariek 7 probintzietako dantzak ikasten ari izan dira eta Xiberotarrak ments zütüen haien zerrendan. Xiberotar erakaslerik ezin atzamaiten han berean kursoen emaiteko, Donibane-Lohitzündarrak hüilantü behar izan dira. Xiberotar dantzen ikastean plazer hartü badüe bena zanko sagarrek beste oritzapen etxeki düe.

Entzün Xabi Soubelet Begiraleak dantza alkarteko bürüa :

"XILABA" Bertsulari Txapelgoa egin ondoan 2010ean, "Taldekako Jüntak" eginen dira urte ondar hontan ! Bertsularien arteko harremanaren azkartzeko eta bertsularitzaren üngürüan giro goxo baten sorazteko, bertsulari andana batek "Taldekako Jünta"ren antolatzeko ideia garatü düe eta algarretatze hau azaroaren 26an hasiko da Xiberoan. Iparraldeko zortzi bertsulari taldeak bildüko dira ekimen berri hontan eta talde bakotxak hiru kide ükenen dütü. Gei eta lan berezi zonbaiten bidez, ümore hona nausitüko dela ez da düdarik ! Lehen hitzordüa date azaroaren 26an neskenegün egüerditan Urdiñarbeko Bil Xokoan. Egün hartan, Baiona eta Xiberoko bertsu taldeak ariko dira kantan. Bazkarian parte hartzeko izenak eman behar dira 06 32 12 19 13 zenbakialat deitzez.

Entzün Erik Etxart antolazaletan dena :

Transmetem alkarteak Olorueko Herriko-Etxearekin « Larrazkeneko Jüntak » antolatzen dütü azaroaren 19ean Oloruen. Aurtengo geia da : "Eüskaldün eta Biarnesen Aüzotegia". Egün orotan 5 konferentziak iraganen dira Louis Barthou gelan. 10:15tan Jean-Baptiste Coyosek « Louis-Lucien Bonaparten eüskalkian kartatik egünko egüneala », 11:15etan Jean Haritchelarek « Hizkuntzaren mugak : iragazki bat », 14:30tan Txomin Peillenek « Eüskal izenak Biarnoaren zentzüan Gaston Fébusen araberan », 15:15etan Philippe Etxegorrik « Xiberotarrak biarnoan », 16:00etan Léo Lucuix « Eskiulako auziak herri aüzoekin » eta ürrentzeko besta, Eüskal eta Biarnes kantore eta dantzekin. Xehetarzün habororentako, ikus egüneko egitaraua.

Entzün Robert Laborde Transmetem alkarteko kidea :

2012an ez dateke Maskaradarik Xiberoan ! Gamere Zihigarrek eman behar zütüen, bena herrian agitü den gertakari latz baten ondorioz, deliberatü düe urte batez gibeltzea. Gamere-Zihigako maskaradak 2013an eginen dira.

Mendikotan Algarrekin galeriak, beste bi artister bortak zabaltzen dütü. Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai dira. Begoña Durruti Baztan aldetik jiten da. Honek, Baztan lürraldeko etxe eta dantzak dütü sormen ütürriak, besteak beste. Errealitatetik abiatüz, hüste  eta desitsüratze lan bat eramaiten dü, gaüza fi eta sendigarri baten emaitzala heltzeko. Guanes Etxegarrai Baxe-Nafartarrak aldiz, bürdüin harria eta egürra dütü ekei bezala erabilten. Bere lanaren emaitzak, aitzin historiaren denborako jentartearen arrastro artistiko bat dela üdüri dü. Erakusgia hau azaroaren 12tik- abentüaren 16ala sogiten ahal da, ostiraletik igandeala 14:30tarik-18:30tara, beste egünetan hitzordüa hartüz.

Entzün Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai artistak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan