XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

2012ean maskaradak izanen dira Xiberoan. Üsatü beno berantago hasiko dira eta hilabete bat baizik ez düe iraünen, apirilako bost aste ondarrez. Xiberoko herri ezbardinetarik dirateke maskaradakariak, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak direlakoz xede honen eramaileak. Urte ondarrean jakin zelarik ez zatekeala maskaradarik izanen, ikasle ohiek zerbaiten egitea deliberate züen. Urtarilaren 20an lehen bilküra egin ondoan, partitzea erabaki düe eta bertan lehen mustraka plantatüko düe.

Entzün Bettan Bordagaray eta Joanes Etxebarria Ikastolako ikasle ohiak eta maskaradaren builtazaleak : 

"Luzaideko ddantzak" libürüak izigarriko arrakasta bildü dü Xiberoan. Migel Angel Sagaseta libürüaren idazleak ekarririk züen libürü haboroxenak saldürik dira. Luzaideko dantzak ez zaie bat bateko interesa piztü Xiberotarrer bena Xiberoko dantzer eginik izan zaie leküa. Libüru aberats hortan, dantzari ohiak, soinüegile, maskaraden argazki zaharrak agertzen dira, herriak, urteak eta dantzari güzien izenekin. Xiberoan, sekülan eginik izan den lan xehe bat agertü da libürü hortan. Migel Angel Sagaseta müsikalari eta dantzari izatez, ohartzen zen müsika eta dantzak galtzen ari zirela eta horren etxikitzeko helbürüarekin artxibaketa lan batetan hasi zen bere herrian Luzaiden, hona nontik horra den libürüaren izena. Dantza ezbardinak izatez, Eüskal-herriko dantza jauzietaz interesatü da. Libürüa Mauleko "Xibero bio" saltegian edirenen düzüe eta denak saldürik badira Mauleko libürütegiala hüilantzen ahalko zide.

Entzün Migel Angel Sagaseta libürüaren idazlea :

 

1862ko urtarilaren 16an zentü zen Pierra Topet Etxahun barkoxtar koblakari poeta, düala 150 urte xüxen. Bere bizi eta nortarzünak, olerkari erromantiko baten itxüra emaiten dü : maite ez züan emazte batekin ezkontü behar izan, ogendant ez zen krima batez aküsatürik, jüstiziari ezkapatzeko mendietan gorde, eta Erroma edo Konpostelako bideak kurritü. Ororen bürü, bost etxen jabe izan ondoan, deusere gabe hil zena. Poeta erromantiko bat dela deio, beretaz lan bat egin düan Jean Haritschelhar eüskalzainak. Etxahunen lan handienak, berari agitütako gertakari minberetan bermatzen dira. Balinba, bere egoaren minberatarzünak deitzo idatzarazi kantore ederrenak, ironiaren erabilten ere bazakian, heinbat lanetan agertzen den bezala. Gizon eskolatüa ere zen, garaieko beste bertsolari gehienak ez bezala… Jean Haritschelharek, bere bizitza aipatüko deikü, urtarilaren 16an arrestiriko 4etan, Gure Arbasoak emanaldian, arraheda urtarilaren 22ean datekealarik, igante goizarekin.

Entzün Jean Haritschelhar Eüskalzaina, Pierra Topet-Etxahun libürüaren idazlea : 

2012 gerren urte hau ber ildotik jarraikitzea nahi dü Koblaka alkarteak. Bertsua Xiberoan builtarazteko xedea düan alkarteak, bere urteko biltzar nausia egin dü Maulen. Hasteko, azpimarratzeko da bülego kanbiamena izan dela, Erik Etxartek bere lehendakari kargüa ützirik, Ramuntxo Christy-k dü leküa hartü. Urte oroz, hitzordü ezberdinak proposatzen dütü alkarteak eta beti aitzina eramaitea nahi dütü, bertsu eskoletako lana, Maulen egiten den bertsu saioa, Taldekako lehiaka edo Xilaba bertsulari txapelketako saioaren antolakuntza, besteak beste. Bestalde, Etxahun ohoratzeko bertsu saio bat antolatü nahi da aurten, bai eta ere, Xiberoko Botzarekin beste gaüaldi bat koblaren üngürüan.

Entzün Ramuntxo Christy bertsularia eta Koblaka alkarteko lehendakari berria : 

Beharrientako zinema Hebentik alkartean ! 2011 urtea Myriam Aizagerren soinü dokümentalarekin ürrentü zen eta beste hiru soinü dokümentalekin jiten da Hebentik alkartea bere lehen hitzordüarentako. Aldi hontan, Xiberoan 2007an grabatü « La Cabane » entzüten ahalko da ; baita ere « Marguerite vit le grand amour à 82ans » eta « Le Bruit des autres ». Artegia alkartearekin antolatürik da hitzordüa eta urtarilaren 14ean iraganen da Hebentik alkarteko egoitzan, gaüko 7 orenetarik aitzina. Begiak zerratürik, behatzez, itxürak agertzen zaizkü...

Entzün Pierre Visleer "Vivi" Hebentik alkarteko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan