XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Artista eta jentezionearen artean, ekiak ere bazterrak alegeratü dütü. Ostirale arrestia haurrer züzentürik bazen, arratsan festibalaren estrenatzea egin da Alozen. Azpimarratzeko ostiraleko kantaldiak arrakasta ederra üken düala, ürrentzeko soegilek ezin isiltüz jarraiki düe gaüaldia. Neskenegüneko kontzertüak ere boztarioa ekarri dü, Berberrek eskentü düen ikusgarria korpitzak ihaurrasi dütüe. Igantean, egünaldi herrikoia bezain goxo eta ederra eskentürik  izan da.

Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkarteko antolazalea : 


Entzün Xiru festibalean ziren bi Gipuzkoarrak : 

Entzün Ander Lipus eta Jean-Christian Galtxetaburu bi artistak : 

Entzün Xiru festibalan ziren bi herriko kantari, Lucien Joa eta Nadine Elgoyhen : 

Sorkuntzaren bidez, beren ez adostarzüna  agertü dütüenak omentüko dütü Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izen bürüa hartüz. « Ez dok Amairü, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, besteak beste, dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30 tik- apirilaren 1 arte date, Gotaine-Irabarnen.  Müsika , kantore, antzerki, ipuin, dantza, pelota partida, eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, Ütürzabala » ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik, haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira… Xiru festibaleko programa ikus.

Entzün Mixel Etxekopar Abotia alkartekoa Xiru festibalaren antolazalea :

Bere iraultza ixilaren aitzina eramaiteko nahiküntea berrietsi dü Eüskal Kültür Erakundeak Maulen egin düan biltzar nausian. Haütetsi eta kültür alkarte andana baten aitzinean, Erakundeak kültüraren garapen iraünkorra eta zabaltzearen alde egiten düan lanaren bildüma egin da. Gizartea kanbiatzen den bezala, barne eztabada eraikizale eramanez, erakundearen lan ildoak kanbiatzen ari dira. Egitüra püblikoak edo alkarteen partaidegoarekin, geroago eta haboro lan egin beharko dela azpimarratürik izan da, gogoetak eta ekintzak betan eramanez. Kültüraren osagarria hizkuntzaren egoerari lotürik beita, kültür eragileak eta haütetsiak aho batez mintzatü dira erraiteko, legearen bidez eüskara ezagütü behar dela lehen bai lehen.

Entzün Pantxoa Etxegoin Eüskal Kültür Erakundeko züzendaria :

Sorkuntza saileko CROS akademiaren saria lortü düe, Mixel Etxekopar eta François Rossé soinülariek, Elkar dizketxearekin plazaratü düen «Transhumantzia» dizkarentako. Akademiak jakinarazi düanaz, saria eman izan zaie tradizioari eman deioien tratamentü garaikidearentako. CROS akademia oso famatürik da Frantzian eta erreferentzia da müsika sailan. Mixel Etxekoparek erran deikünaren araberan, ez düe deüs berezirik egürikitzen sari honekin, baizik eta orai artino bezala Europa osoan kontzertüak emaiten jarraikitzea.

Entzün Mixel Etxekopar CROS sariaz mintzo : 


Entzün saristatürik izan den "Transhumantzia" dizkaren lehen zatia : 

Beren ez adostarzüna sorküntzaren bidez agertü dütüenak dütü omentüko Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izenbürüa hartüz. "Ez dok Hamahiru" taldea, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, bestea beste dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30tik apirilaren 1 arte date Gotaine-Irabarnen.  Müsika, dantza, kantore, antzerki, ipuin, pelota partida eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, "Utürzabala"ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira…

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan