Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behazaleen iritzia
Emankizüna
Ikastolak 50 urte !!!!
Artxiboan



"Basabürüko Ihauteak" orano ere kausitürik ! Aurten, talde berri batek dü lekükoa arrahartü, orai artinoko ber bidea jarraikiz. Aspaldiko partez, gazteak saldoan hüilantü dira eskükaldüen emaiteko. Bestalde, egünaldi ederra izatez, jentek baikorki ihardetsi düe "Basabürüko Ihautier". Maskatü gabeak hor baziren kukuskatzeko, jente hanitx ere hor ziren maskatürik, erlez, kirolariaz, sükaltariaz, joaldünez eta prefosta apezküpüaz. Karriken alegeratzeko hor ziren trikitilariak, gaiteroak, bandak eta bazterren harroarazteko "Batukadak". "Basabürüko Ihauteak" Zanpantzarren erretzearekin ürrentü dira plazan sü eta kez, eta gaüa ürrentü da giro hoberenan Atharratzeko ostatüetan.
Martxoaren 9an gaüko 21.00tan, Mauleko kaserna ohian Tokia alkarteak kabaret gaüaldia proposatzen dü. Idei berezi bat, Xiberoan güti baizik ikusten dena.
Maskaradak zentzü sinbolikoa galdü ote dü ? Hona besteak beste zoin galtoen üngürüan eztabadak eraman diren Atharratzen egin den mintzaldian. "
“Jan Dabrowski” libürüa berriki plazaratü dü Txomin Peillen Xiberotar eüskalzainak. Polonia herrialdeko
Ihauteak ospatü dütüe Eperra Ikastolan. Sohütako ikastolako haurrek, Eüskal-Herriko ihauteriko koloreak jauntsi dütüe, ikusgarri eder baten eskentzeko. Ihauteriko dantzak, joküak eman dütüe, handienek aldiz, maskaradak jei herrikoia jokatü düe. Gorriak eta Beltzak hor ziren joküan sartzeko eta plazer handi batekin ari izan dira Ikastolako ait'amen aitzinean.




