XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Alain Sistiaga tintalari Lapurtarra eta bestetik, Koldobika Jauregi Gipuzkoarra eta Eüskal-Herriko zizelari ezagünen lanak ikusgei dira Mendikotako Algarrekin galerian. Azken honek harria lantzen dü haboroenik bena egürra eta bürdüina ez dütü baztertzen. Egürran zilografia ere egiten dü eta bürdüiñan aldiz, azken teknolgier esker nahi düanaren margotzea kausitzen dü. Bere arte lanetaz bizitzen den artista da, Guggenheim müseoak bere obrak erosi dütü eta erakusketa oso bat ere manhatü. Bi artista horien lanak Mendikotako Algarrekin galerian ikusgei dira ostiraletik iganteala 14.30tatik 18.30tara maiatz ondarreala. Bestalde, Eüskal-Herriko hamar bat artisten obrak erakutsi dütüan galeria honek, borten zerratzeko mespetxüan da sos arrenküren gatik.

Entzün Alain Sistiaga tintalaria : 


Entzün Koldobika Jauregi zizelaria eta artista famatüa :

Entzün Pascale De gilbert Algarrekin erakus gelako joanarazlea : 

2013an René Cassin pastorala emanen düe Sohütarrek. Bilküra bat egin berri da pastoral geiaren presentatzeko. Jente gütti hüilantü bada ere, Jean-Louis Davant idazlea entzütera jinik zirenak zinez botzik agertü dira. Bestalde, bi herritar gazte dirate errejent Battitta Berrogain eta Alain Guimon. Lehentze bada pastoral bat eramanen düela, jadanik beste kültür ekintzen eramaile izan dira Sohütako maskaradetan eta Hokiko gaztek eman düen Tiki Ttaka antzerkian. Bestalde ere, kargü eramaileak izentatürik dira, dantzetan Herriko dantza eskolaren erakasleak Yvette Landarrabilco eta Agnes Laborde eta kür eramailea Jean-Louis Bidabe Aranbürü. Ondoko hitzordüa herritarentzat muñeinak ikastea da, aurtenko antxerak Sohütak lortzen badütü pürü. Oroitarazteko, Jose Mendiague Pastorala dateala üda hontan emanik Üztailaren 29ean eta agorrilaren 5ean Arrokiagan.

Entzün Jean-Louis Davant eüskalzaiña René Cassin pastoralaren idazlea : 


Entzün Battitta Berrogain Sohütarra errejent berria : 

Berrogei bat kantari lehiatü dira Eüskal Kantü Txapelketako Xiberoko erdi-finalaren kari. Berrogei bat kantari 25 urtez pekoak : 2 motiko eta beste güziak neskatila ! Barkoxen eraikia izan den aterbea, jentez errada bete da eta entzüleak gustüan baratü dira. Kalitate handiko eskentza izan da eta eman diren ahaideak aberatsak ziren. “ Basa ahaide” ohidüratik, tresna elektronikoz apaintürik zirenetara agertü betira. Artean “jazz” edo  müsika klasiko koza zütüenak bazirelarik. Epai mahainak saristatü dütü, tradizio tipileko eta ausardi modernoz egin kantoreak. Donostiako finalan Xiberoa ordezkatüko dütüenak dira : Anne Bidalun, Titika gure lankidearen hitz eta ahaide batekin, Claudine Arhantcet eta Elsa Oliarj, Joanes Etxeberriak lantü hitz eta « M. » Kantariaren müsikarekin, Atharratzeko « Zibero Sport » eskü baluko neska taldea, Mixel Etxebest eta Anne Bidalun-en lanarekin eta azkenik, püblikoaren bozkari esker, Maite Sarraillet eta Graxiana Castillon « Latzen » taldearen kantorearekin. Donostiko finala, arramaiatzaren 16an iraganen da.

Entzün Eüskal Kantu Txapelketatik landa izan diren lekükotarzünak : 

Üsatü beno jente gütiago bildü da Müsikaren Egünarentako Urdiñarben. Beharrere, ostirale eta neskenegüneko gaüaldiek beren püblikoa bildü düe, jentea saldoan bildü beita bi gaüaldietan. Maleroski, igantean zen ebizioneak jenteak lotsarazi dü eta aitzineko urteetan zen jentea ez da huilantü Urdiñarberat, hatik kontzertü eta bazkari denboran sekülako giro hona izan da. Ondoko urteentako, gogoeta bat egin beharko dela erran deiküe antolazaleek. Üdüriz, sos ütürri berriak ediren beharko dira Müsikaren Egünak orano lüzaz jarraikitzeko.

Entzün Dominika Jaureguy Bil Xokoko kide den antolazale bat :

23. Müsikaren Egüna hor dügü. Igantean bada jei nausia, üsatü bezala ostiralearekin hasiko dira Chistera jatetxean “Kanbera doble” antzerkiarekin ondotik “Xiberotarrak” taldearen kantaldia eta ürrentzeko “Kauter zinfoniaren” müsika. Hatik, neskenegün arrestitan izan behar zen hitzaldia “Made in Eüskal Herri” markaren üngürüan ezeztatürik izan da. Neskenegün arresti aphalean Urdiñarbeko plazan “Müsikalde eta Oilarrak” gero  « Les kag » eta « Xutik » taldeen kontzertüa. Igantean 10.30tarik aitzina Müsikaren Egüna, sartzea kitorik. Egüerditarik aitzina Xiberoko Botzean züzenean girate giroaren biziarazteko eta bertsu saioa hedatzeko. Axurki bazkaritik landa kontzertüak izanen dira Urdiñarben, Tobrogoi, Les barbeaux, Nafartarrak, Gatibu, Ezpela. Eta Buuzbu taldearekin ürrentüko da jeia.

Entzün Battitta Berrogain ostiraleko egitaraua presentatzen : 


Entzün Dominika Jaureguy neskenegüneko jeiak presentatzen : 

Entzün Jean-Jacques Etxeberri iganteko Müsikaren Egüna aurkezten : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan