XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Oarsoaldeko anai-arrebak errezibitüko dütüe, Basabürüko Ikastolako etxekoek, setemerearen 22an Omize-Gainen, Zazpiak Bat egünaren kari. Oarsoaldea, Oiharzun, Orrereta, Lezo eta Pasaia herriak biltzen dütü. Düala hiru urte, Ikastola eta Oarsoaldearen arteko harremenak sortü ziren. Geroztik, urte oroz hebenko dantzariak, kantariak eta bertsulariak Gipuzkoako eskualde hortara joan dira, hebenko kültüraren ezagütarazteko. Aldi hontan, hurak dirate errezibitürik. Azkorria gaznakagia bijitatürik, Omize-Gaineko plazan, hebenko eta hanko dantzariek eta kantariek ikusgarria eskentüko düe. Ondotik, züntzür bustitzea eta bazkaria partekatüko düe, bi eskualdeko bertsolariek alegeraürik. Arrestiritan, Xiba joküak izanen dira eta gaüan pastetxak eta dantzaldia.

Entzün Aña-Mari Errequet Alozeko ikastolako lehendakaria : 

Setemerearen 22an , Eusko Ikaskuntza, Barkoxeko Herriko-Etxeak eta Etxahun alkarteak, Etxahun-Topet Barkoxe eta pastoralaren üngürüko hitzordü bat eskentüko düe. Jean Harritxelar eüskalzainak Etxahunetaz hitz eginen dü. Alde batetik, nolako jentea izan den , mitoa eta errealitatea bi gaüza direla agertaraziz. Etxahunen poesiaz ere hitz eginen dü eta erakutsiko dü bere denboran, Europan zen « Erromantismo » ildoan kokatzen zela. Pastoralari ere arte bat emanik izanen zaio, 60 hamarkadako pastoral filma llabür zonbait ikusten ahal beitirateke. Gisa horrez, ikusten ahal date lehenago ere kanbioak bazirela eta pastoral batetik besteala, tauladatzeko manerak ezberdinak bazirela. Herriko kantariek ere, Etxahunen kantak emanen dütüe, hala nola, Maddi Oihenart, Jean-Noël Pinque, Ttuttu Lüro, Dominika Üthürriborde ala Lucien Larraus-ek.  Hitzordüa setemerearen 22an neskenegünarekin 10tarik harat Barkoxeko Denen-Etxean.

Entzün Patrick Queheille Etxahun alkarteko bürüa :

Hondarrearen Egünak ospatüko dira aste bürü hontan Xiberoan. « Gorderik diren hondarreak » da aurtenko Hondarrearen egünen geia. Xiberoan üsü ez diren ikusten hontarzün elibat, ikusteko parada dükegu setemeraren 15 eta 16an. Erran behar da, Ikerzaleak alkarteak dütüala egün horik kudeatzen Mauleko Herriko-Etxeko partaidegoarekin. Aurten orano, badateke zer ikusi eta zer ikas. Ostiralean gaüko 20.30tan Iruriko elizan, mintzaldi badate “Eüskal Herriko müsika herrikoietaz, ütürriak ez ezagütüak eta ibilte gordeak”. Gero, aste ondar güzian üsatü bijitak egiten ahalko dira, bena hitzordü nausiak neskenegünean arrestiritan 14.00tan date Maule-Gaineko bijitarekin. Joël Larroquek Maule-Gaineko historia kontatüko dü eta argitarzün güziak ekarriko.

Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria : 

Setemerearen 15ean Mendikotako Algarrekin galerian egin den estrenatzean 12 artisten obrak presentatürik izan dira. Denak xiberotarak eta estilo ezbardinetakoak, horien artean Gontzal Etxebarria, Jean-Pierre Aguergaray, Jokin Hullin, Lutxo Herrera eta beste. Azaroaren 10 arte sogiten ahal dira margo horik, asteazkenez, ostiralez, neskenegünez eta igantez 14.30tarik-18.30tara.

Entzün Pascale De Gilbert Algarrekin galeriako joanarazlea : 


Entzün Jokin Hullin Xiberotar artista bat : 

Pastoral soroa  jentez bete betea zen, Arrokiagan eman den Jose Mendiague pastoralarentako! Denboro egokia ebirik eta ekirik gabe, püblikoa saldoan hüilantü da 3500 jente izan beita Arrokiagako pastoralaren sogiteko. Hiru oren eterdiz, kantore, dantza eta bertset andana bat emanik izan dira eta jentea loriatü da ! Aldüden sortü, gazterik Hazparnerat joan eta hantik fite Uruguai aldealat joan zen Jose Mendiague eta bertsulariaren bizia hobeki ezagützeko parada eman düe Arrokigesek. Aktüretan René Oyhenart süjeta izigarri ontsa ari izan da beste arizale güzien gisan eta azpimarratzekoa da Hego Ameriketako dantza eta kantorek ere leküa üken düela aurtenko pastoralean. Lehen pastorala emanik, bigerren emanaldiaren hitzordüa ez hüts egin dagün agorrilaren 5ean arrestiriko 15.30tan, Arrokiagan prefosta !

Entzün püblikoaren lekükotarzün zonbait : 


Entzün Jean Bordaxar pastoraleko idazlea : 

Entzün Fabien Lechardoy pastoraleko errejenta : 

Entzün René Oihenart pastoraleko süjeta : 

Entzün Xantiana Etxebest süjetaren anderea : 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan