Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Haurren kronika
Emankizüna

Tumatxa 2018/04/04
Artxiboan



Arkeologia date aipagei nausia Xiberoan, Ondarearen Egünaldien karietara. Bereziki Pierre Boucher-ek, 50 urtez Arbailletan eraman düan ikerlana ohoretan date. Altzürükün, neskenegün eta igantean hainbat hitzordü proposatzen dira. 10.30etan Herriko salan, Dominique Ebrard-ek idatzi düan « 50 urte arkeologia Xiberoan Pierre Boucher-i (1907-1997) omen egite » libürüa eta erakuskaren presentazionea eginen da. Egüerditan, Arbailletako kantoreak emanen dütüe, Maddi Oyhenart, Beñat Ahantxet, Jean Mixel Bedaxagar, Niko Etxart eta Mixel Etxekopar-ek. Arrestitan bi mintzaldi eskeiniko dira, 14etan Altzürüküko Ürrüti jauregiaz Joël Larroque-n eskütik eta 15.30etan Ite-ko trikü harrietaz Jesus Mari Arruabebarrenarekin.

René Cassin pastoralaren azken emanaldia date igantean, setemerearen 15ean Baionan. René Cassin zenaren sort herrian hüilantüko dira Sohütarrak, Jean Louis Davant-en obra azken aldikoz emaiteko. Pastoralako aktore, lagüntzaile eta antolatzaileentzat, ahatz ezina den xede kültüral haundi baten ürrentzea date. Pastorala, Lauga gelan taularatüko da eta aitzinetik leküen etxekitzeko Baiona eta Mauleko turisma bülegoetan ertsatü behar da edo Baionako Elkar Megadendan. René Cassin pastorala igantean arrestiriko 15etan, Buhaminak, Baionako Ikastola eta Tuntuna alkarteak antolatürik.
« Bost » izeneko dizka berria plazaratzen dü Oilarrak taldeak. Bere izenak dion bezala, düala 20 urte jadanik sortü den gizon kantari taldearen 5. dizka da. 12 kantore bildürik dira, erdia sorkuntzak direlarik. Beste erdia euskal kantutegiko kantore ezagünak dira. Dizka berri hortan behinkoz, müsikak lekü haundia dü. Jean Charles Sanz, Battitta Berogain, Basterreix anaiak edo Karine Pereton müsikalariek besteak beste parte hartü düe, Mauleko Agerrian eta San Frantses kolegioan egin den grabaketan. Diskaren azala Asisko Urmeneta margolariak dü egin.
Sarako Ondarrea alkarteak, "Usoak Sarean" erakuska presentatzen deikü Urdiñarben egün horietan.
Atarratzeko bestak iraganen dira agorrilaren 22tik 25ala. Ostegünean egün orotan plazan, gazna feida ospatüko da. Gazna egileak beren ekoizpenaren jastarazteko eta saltzeko hor dirateke eta lehiakan parte hartüko düe. 18.30etan La Verna Trofeoaren finala joko garbin jokatüko da arrabotüan. Gaüan züntzür bustitzea eta Bodega aiharia proposatürik date. Ostiralean elizan 21etan, Egün Saintiaren Kantak emanen dütüe, Pier Pol Berzaitz, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena, Estitsu Pinatxo-k. Neskenegünean, karriketan, "Les Incognitos" eta "Azkena Bideko" taldeak ibiliko dira. 17.30etan haurrentzat jokoak izanen dira baratze püblikoan. 22.30etan kontzertüa "South Side Familia Ska" taldearekin, dantzaldia les "Z’Anonymes" alegeratürik. Igantean, 10.30etan meza eta elkitzean Atarratze eta Otsagiko dantzariak. 18.00etan "ACDFé" eta "Torii" taldeen kontzertüak eta azken dantzaldia "Berri Good" taldearekin.



