XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bertsularitzak bere bidea zabaltzen ari dü Xiberoan. Koblaka alkarteak eramaiten düan lanaz gain, Xan Alkhatena gehitzen da Xiberoko ikastoletan bertsu eskolak segürtatüz. Urtarilaz geroztik, Sohüta, Arbaila eta Argia kolegioko ikasle elebidünekin, bertsularitzaz lan bat eraman düe. Xede horrek bi helbürü badütü, alde batetik, bertsularitzaren ezagütaraztea eta bestetik, 6.mailako ikasleek 5.an ere elebidün saila jarraikitzea. Bertsu ateleria hau barantailan ürrentü da Altzürükün kobla zonbaitekin. Ikasleek lantü zütüen geiak, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy eta Johañe Sarraillet bertsulariek kantatü dütüe.

Entzün Xan Alkhat bertsu erakaslea eskoletan ibilten dena  : 


Entzün Edurne Apezetxe Argia Kolegioko eüskarazko erakaslea : 

Entzün klase elebidüneko ikasleak : 

Entzün koblakan klase elebidüneko ikasleak : 


Martxoaren 14an Andoainetik abiatüko da 18. korrika eta 24an heltüko Baionala. Xiberoan bere itzülüa eginen dü. Martxoaren 16an arrestiriko 15.00tan Oxkaxeko lepotik eraitsiko da 18.00en altexean heltzeko Arüen. Xiberoan diren 30 kilometrak, Xiberoko Gaü Eskolak dütü kudeatzen eta beste urtez bezala, kilometra bat hartü nahi badüzüe, Xiberoko Gaü Eskolarekin harremanetan sartü behar zide. Bestalde, Korrikari lotürik den Korrika Kültürala abiatzen da.
Barantailaren 22an ostiralearekin Mauleko Zinka ostatüan Xiberoko bertsulariak, Agustin Alkat bere müsikalariekin eta pintxoak.
Martxoaren 1an Maule Baitha zine gelan “Llapien hesia” lüze metraia 
Martxoaren 9an Mauleko kaserna ohian Kabaret gaüaldia, kantore, antzerki, bideo, jateko eta edateko.
Martxoaren 16an Korrikaren besta Arüen
Martxoaren 22an Korrika Ttipi Atharratzen, ikastola eta kalandretako haurrekilan.

Entzün Bixente Goihenexpe Xiberoko Gaü Eskolakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Urte oroz bezala, bedatsea bezala Xiru festibala arrapizten da. Aurten ere, müsika eta animazione franko izanen dira Gotaine-Irabarnen eta horien artean berrikuntza bat "Ederlezi" pastorala. Hitz hori eüskaratik hüilantzen bada, tzigana bedatseko besta bat da. Nicole Lougarot-en ikertzetik abiatü da Mixel Etxekopar pastoral baten idazteko eta tziganoen historiaren kontatzeko. Tziganak Eüskal-Herriko historiarekin lotürik dira, erran behar da Eüskal Herritik igaran direla eta zonbait hor egon direla eta nahasi. Pastoral hontan 14 aktür badira, haboroxenak xiberotar eta dantzariak Gotaintar. "Ederlezi" pastorala martxoaren 24an ikusgei date XIRU festibalaren kari.

Entzün Mixel Etxekopar "Ederlezi" pastoraleko sorazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Üda hontan, Sohütako ehün bat herritarrek emanen düe, Jean-Louis Davantek idatzi düan  René Cassin  pastorala. Düala 12 urte, Xiberoko Makia eman züen bigerren gerla denborako historia eta aldi hontan ere, bigerren gerla denboran izan ziren gertakari zonbait aipatüko dira. René Cassin ofizioz jürista, Giza Eskübideen idazle bezala ezaguturik da eta bigerren gerlan Londreserat joan zen De Gaulleren lagüntzera. Nobel saria üken züan 1968an eta zentu zen 1976an eta Pariseko Panthéon-an ehortzirik izan zen. Hona zoin historia kontatüko düan aurtenko pastoralak. Bestalde, barantaila hontan, pastoraleko kargüen emaitea zen eta René Cassin date Dominique Pinque.

Entzün pastoraleko bi errejent berriak Battitta Berrogain eta Alain Guimon Sohütarrak :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Dominique Pinque eta G. Hourçourigaray, René Cassin pastoraleko süjeta eta süjetaren emaztea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün René Cassin pastoraleko idazlea Jean-Louis Davant : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Aurtenko maskaradak Gamere-Zihigako gazteek emanen dütüe. Orotarat, 30 bat gazte kurritüko dira herriz-herri Xiberoaren gainti barantailaren 10tik - maiatzaren 5ala. Maskaradakarien ganat joan gira arizale zonbaitekin mintzatzeko. Ikus maskaraden egütegia.

Entzün Mathieu Tauzin "kabana" eta maskaraden harroarazlea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Bettan Aguer Bagaia "Entseñaria" :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Pierra Récalt dantza errejenta :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Benoit Tauzin "buhamea"eta Mixel Garricoitz "Pitxu" :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Maider Larrory "xorrotxak" eta Serge Aguer "Jauna" :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan