XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Barantailaren 10ean Xiberoko Gaü Eskolek gaüaldi bat antolatzen düe Zinka ostatüan. Arratsan 20.00tarik harat aiharia ondotik bi talde « Iparretarrok » eta « Kadhafi Broser’» Punk saileko hirukote bat. Libiako kanpoko indarren erasoa jasan züalarik zen taldea osatzen hasi. Izen berezi honen bidez, taldeak gogorarazi nahi dütü  «Jamahirya» Kadhafiren mugimentü askazale eta anti inperialistak egin lanak. Mugimentü honek Libiako hiritarrer, askatarzüna, osagarria eskeintü deitzela, bai eta emazte eta etorkinen züzenbideak bermatü.

Entzün taldearen presentazionea :

Aurtenko maskaradak Gamere-Zihigako gazteek emanen dütüe. Barantailaren 10tik maiatza 5eala Xiberoko herrien gainti kurritüko dira. Lehen emanaldia barantailaren 10an date zihigan. Beltzeria alde batetik, gorriak bestetik, herriko 30 bat gazteek parte hartzen düe maskarada horietan. Dantzarien errejenta da Jean-Pierre Récalt eta kantore ta xorrotxen bertseten erakaslea Jean-Louis Arrambürü. Leheneko üsantxak etxekitzen dütüe aurten ere, goizan herriala heltzea eta barrikadak, ondotik makaradak arrestiritan.

Entzün Mathieu Tauzin Gamere-Zihigako makaradako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Maider Larrory dantzarisa eta Serge Aguer maskaradako jauna : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

 
 
 

« Xiberoko prentsa Xiberotarrez, lehen gerla mundiala aitzin », hona Kepa Altonaga ikerlariak eskentüko düan mintzaldia, barantailaren 2an Maulen. « Eüskaldüna » eta « Xiberoko Egüneria » deitzen ziren bi eüskarazko aldizkariek züen Xiberoko biziaz berri emaiten denboro hartan. Üdüriala, Xiberoak ikaragarriko bizia züan, izan dadin zientzia, medikuntza, ekonomia, politika, gei güzi horiek jenteen interesa pizten züen. Biltzar pübliko jentetsüak antolatzen ziren eta egünko jenteen beitatik desagertü diren bertsulariak bazabiltzen koblakan, izan Larraine, Sorholüze ala Urdiñarbekoak. Düala menteko bizitza hortaz hitz egitera jinen da Kepa Altonaga ikerlaria, barantailaren 2an Mauleko Hebentikeneko egoitzan, goizanko 10.30tan.

Entzün Kepa Altonaga ikerlaria : 


Soinüaren telkargatzeko (esküineko klika)

Eüskara komünikazio-tresna eta harremanen lotüra natürala izan dadin "Otsail Ostegünak" lau mintzaldien zikloa antolatzen dü aurten ere Zabalik alkarteak. Lau hitzaldi igaranen direnak, lehena otsailaren 7an Piarres Aintziart idazlea, « bizi baten lekükotarzüna », otsailaren 14an Ainhoa Arburua, « Nola  bizi  herioa ? », Otsailaren 21an Emilio Lopez Adan,  « Biktimak, amnistia, adixkidetza...Eta orain zer ? », eta azkena otsailaren 28an Adur Larrea eta Xamar-ek « Eüskara jentea » dokümentalak. Lau mintzaldi ezberdin bezain aberatsgarri jarraikitzen ahalko dira barantailako ostegünetan, Donapaleüko Herriko zerbütxügüneko gibeleko salan, gaüko 20.30etan.

Entzün Pelle Errezarret Zabalik alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Dantzaren historian bidaje ederra eskentü dü Jon Iruretagoyenak, Idauze-Mendin egin düan konferentzian. XVII. menteko erregeen gaztelüetarik abiatürik, lehen inperioen armadatik iragaitez, dantza nola garatü den Frantzian ? Bestalde, XIX. mentearen ondarrean, Frantses armadan "Dantza maisü" izatea kausitü züen Xiberotarrek, zer dantza süerte ikasi züen eta zer kanbiamenik ekarri düen hebenko dantzetan ? Horik oro aztertü dü Jon Iuretagoyena dantza erakasle-ikerlariak. D hizki handiaz idazten den Dantzaren IV. menteko garapena agertzen da Xiberotar dantzetan eta prefosta, egünko dantzariak aberastarzün handi hortaz jabe direla, azpimarratü dü Jon Iruretagoyenak. Mintzaldi hau, ondoko asteetan Xiberoko Botzako webgünean entzüten ahal dükezüe.

Entzün Claude Iruretagoyena dantza erakasle eta ikerlaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan