XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"SUA" filma Mauleko Zinka ostatüan hedatürik izanen da urtarilaren 26an. Filma hori XVII. mentean igaraiten da De Lancre famatüaren denboran. Inkisizioaz jadanik, pastoral bat ikusi ahal izan da Xiberoan Alozeko herrian eta historia gustatü bazaizüe, filma segür ere gustüko dükezüe. Filma hau jente hanitxekin Eüskal-Herriko herri ezberdinetan filmatürik izan da Billabonatik Maule arte eta hala hedatürik izanen da güne ezberdinetan. "SUA" filmaren egilea Maulen dateke galto zonbaiter ihardesteko, ondotik, filmatik landa kontzertü bat izanen da Baionako "Atxik" taldearekin.

Entzün Unai Igartoa "SUA" filmaren egilea : 


Soinüaren telekargatzeko
(esküineko klika)

Xiberoko Dantzaren Historia eta dantza erakasleetaz mintzaldi bat eskentüko dü Jon Iruretagoyena dantzari eta koregrafoak. Mauleko Herriko-Etxeko Kütür batzordeak dü antolatzen eta mintzaldia Idauze-Mendiko herriko salan eginen da. Jon Iruretagoyenak lan bat eraman dü Xiberoko dantzetaz eta  dantza erakasleen ekarpena ikertü dü. Hots, armadan lüzaz egon ziren xiberotar zonbait dantza erakasleak izan ziren eta horrek ondorioak üken dütüala erakutsiko dü mintzaldian. Argazkiak ere bai erakutsiki dütü eta Xiberoko dantzen ürrats zonbait emanen. Mintzaldia urtarilaren 26an gaüko 21.00tan Idauze-Mendiko gelan.

Entzün Jon Iruretagoyena dantzari ikerlaria eta koregrafoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Jon Miranderi omenaldi bat eginen zaio Mauleko Herriko Etxean urtarilaren 19an goizanko 10tan. Eüskaltzaindiak eta Mauleko Herriko-Etxeko kültüra sailak Txomin Peillen xiberotar eüskaltzaina kümitatzen düe. Honek, Jon Mirande omenaldiaren kari, xiberotar idazleaz egin düan izkiribañoaz mintzatüko da. Txomin Peillen batean dirate Andres Urrutia euskaltzain bürüa, Pablo Jose Aristorena eta Christian Angelie-Mirande Jon Miranderen iloba. Omenaldi hontan parte hartüko düe horik oro eta partikülarazki Txomin Peillen libürü izkiribazalea. Bere denborako polemikak eta anekdota sortü zütüan Jon Mirandez haboro jakiteko hüllant zite Maulerat omenaldi hortarat.

Entzün Txomin Peillen Eüskalzaina eta Jon Mirande libürüaren izkiribazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Heriotza, maitarzüna mitoak eta zatirra. Horik dira agertzen, Txomin Peillenek eta Eüskaltzaindiak Maulen aurkeztü düen «  Jon Mirande, olerkiak » libürüan. Jon Mirande jente berezia düdarik gabe. Lehenik, bürütik eri, bipolaire deitzen diren horietarik, Nazietarik hüilan, bena homosexualen defendazale, eüskarazko lehen idatz pornografikoen egile, herioa bereartan present eta satirra, bere bürü eta jentarte konformistaren trüfazale. Bere poesiaren estiloaren lantzeko, eüskal kantüan bermatü da, bere ekarpen handiena izan da, eüskararen eliza idatzietarik elkitzea eta beste geietara eramaitea. Horrengatik da, lehen eüskal idazle modernoa deitzen. « Jon Mirande, olerkaria » eüskaraz eta frantzesez kausitzen da. Miranden olerkiez gain, Txomin Peillenen oharrak ere badira.

Entzün Txomin Peillen «Jon Mirande, olerkaria» libürüaren idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bertsularitzak beti interes pizten dü Xiberoan. 2012an Koblaka alkarteak antolatü düan bertsu saio, aihari edo poteoetan jentea hüilantü da. Beste hitzordüetarik kanpo, XILABAko lehen kanporaketa iragan da Altzürükün arrakasta ederrarekin. Horrez gain, bertsularitzaz lotürik diren hitzaldiak hasi dira emaiten eta hor ere jentearen interesa erakütsirik izan da. 2013ko ber ildotik jarraikitzeko xedea düe Koblakakoek, hitzaldien antolatzen, bertsuak kantatzen eta agian bertsu poteoak azkartüz. Bestalde, urte ondarrean Eüskal Herriko bertsularitzako txapelgoa nausia izatez, heltübada lehentze final erdia Xiberoan emanik date.

Entzün Ramuntxo Christy Koblaka alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan