Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Epaitegitik
Emankizüna



«Parce que la vie va parfois de travers » Laure Gomez Liginagako margolariaren lehen libürüa plazaratzen dü
Eüskara hartü eta honen berme erri egin. Hau da Pantxo Teilerria eta Mikel Martinez antzerkilariek haütatü düen ildoa. Hebentikenearen kümitari baietza emanez, Euskarazetamol lanaren ondotik, Lingua Nabajorrumekin horra zaüzkü Barkoxerat igante hontan. Big Bang delakotik hasiz, Kromañonen garaian gainti, Eüskarak etengabeko borroka baten bidez düala iraiñ dio obra absürdo honek. Monty Pythonen espiritüa hartürik, ezketxak herrokatzen dira bata bestearen ondotik sorzaleek berek diotenez, dibertitzeko momentü bat zaükü eskenirik, Legua Navajorrum hontan… Hitzordüa, igante arratsean 18etan, Barkoxeko denen etxean…
Aurélie Solanille Alozeko gazteak dü, Laurent Béguerie-ren segida hartü Azia alkartean. Bi urte iragan dütü Laurent-ek alkartean, permanente postüan, eta Mihia Pitz telebixtako joküaren arrakastarekin üzten dü alkartea. Aurélie Solanille, azken urteetan Xiberotik ürrün bizi izan da, Irlandan eta Parisen ikasketen egiteko. Xiberoala ützülirik, Azia alkartean lanean aritzeko haütatürik izan da.
Giroa badateke igantean Mauleko Peko arrüan. Zapartaenea ostatüko Jean Pierre Aguergarai-ek eta Zinka ostatüak gaüaldi berezia proposatzen deiküe 19etarik harat. Lehenik züntzür bustitzea eta aiharia dohainik badateke, eta KWAY 731 taldea, hots Kuntzulu-k bazterrak alegeratüko dütü Zapartaenean. Ondotik 23etarik harat, Zinkan lüzatüko da gaüaldia, Kadafist Brothers eta Iparretarrok taldeen kontzertüekin.
Arrakasta haundi üken dü Txilin Txori, Ürrats Berriak alkartearen sorkuntza berriak Maulen. Lehen aldikoz emanik izan zen eta haurrek momentü goso bat iragan badüe, gehitüek ere. Haur denborarat berriz ützüli dira hanitx. Txilin Txori kusgarriak, antzerkia, dantza eta kantore nahasten zütüan. Fantasia bat izanki halakoak ziren antzezlarien arropak, koloretsü eta bizi biziak. Begiz begi taldearen müsika preziatürik izan da. Ororen bürü kausitze ejerra izan da Ürrats Berriak alkarteko kide güzientzat.





