XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ezpeize-Ündüreineko Herritarrek antzerki sorkuntza bat presentatüko düe. 2008an Xiberoko Jauna pastoralean parte hartü züen lau herriek parte hartüko düe. Antzerki hau, kantore eta dantzaz osatürik da. Helbürüa da zenzibilizazione lan bat eramaitera, antzerkia delarik tresna. Frantsesa üsü baliatürik date dener mezüa hedatzeko. Gazte andana bat bada, horien artean Iker Uthurralt süjeta eta Jean Choury-k bere antzerkilari trebetarzüna erakutsiko düalarik bigerren kargü nausian. "Aitzina mintza" antzerkia maiatzaren 4an gaüko 21.00tan iraganen da Ezpeize-Ündüreineko Denen Gelan.

Entzün Armand Elgoyhen parte harzale bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Txilintxoi" deitzen da Ürrats Berri alkarteak dagün azaroaren 2an agertüko düan ikusgarria. Idazlea delarik, Beñat Elkegaray Mauletarra. Haur bat lotarik iratzartzen da eta iratzarri ondoan, beste mündü batetan kausitzen dü bere bürüa. Hari hori jorratüz, haur baten handitzeko ibilbidea agertü nahi dü bena gibelean beste mezürik ere irakur daiteke. Dantza , müsika eta antzerkia baliatürik dirate ixtoriaren kontatzeko. Ürrats Berri alkartea, "Antso Handia" pastoralaren denboran sortü zen Maulen. Alkarte honek, hiru adar badütü, dantzarena, kantorearena "Kalaka" taldearekin eta dendariak. Bekan baizik ez zirelakoz alkartzen, jei hau antolatü düe, bena ere, eüskarazko lan baten eskentzeko gogoarekin. Bestalde, jeiaren afixarentako, lehiaka bati pentsatü düe, haur eta gehitüek parte hartzen ahal dükee. Proposamenak, arramaiatz ondarreko helarazi behar dükee alkarteala.

Entzün Beñat Elkegaray Ürrats Berri alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2013ko Haur Kantu Txapelketako Xiberoko final-erdia apirilaren 13an Santa-Grazin iraganen da. Xiberoan parte hartze hona izanen da 140 haur. Aurten, eskolek baikorki erantzün düe deiari, orotarat 27 kantore emanen dira, haboroenak « A Capella » Xiberoko üsantxa jarraikiz. Lehen botzak arrestiriko 15.00tarik harat entzünen dira Santa-Graziko herriko salan. Lapurdiko final-erdia aldiz, apirilaren 14an iraganen da Baionako antzokian. Prefosta, hor parte hartzea handiago izanen da 39 kantore eta goizanko 10.00tan hasiko da. Berantxago, Baxe Nafarroako final erdia maiatzaren 5ean Armendaritzen iraganen da eta finala arramaiatzaren 16an Nafarroako Burlata herrian, Iruina kantüan.

Entzün Artzen Letona Xiberoko Haur Kantu Txapelketa presentatzen : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Denboro ederrarekin, jenteak saldoan jin dira Santa Grazira, apirilaren 13an igaran den Haur Kantu Txapelketako Xiberoko erdi-finalala. Aurten orano, HKTak arrakasta bildü dü 27 talde, 160 kantariek parte hartü düe. Talde handienak Xiberoko eskolak ziren, Arbailletik, Pettaretik eta Basabürütik jinik. Kantore haboroxenak ezagünak ziren "A Capellaz" kantatürik. Lau sorkuntza ere entzün ahal izan dira Muskildi, Aloze eta Sohütako eskolen partetik. Epai mahaina Xibero Gaineko kantari gazteak ziren : Ihitz Iriart « Amaren alabak » taldekoa, Johañe Etxebarne Ajia « Xiberotarrak » taldekoa , Kattin Intxauspe « Izarrak » taldekoa eta Alexia Aytaberro Santa-Grazikoa. Hona epai mahainak, finalala joaiteko haütatü dütüan kantariak, bederazkan Cédric Elgoyhen Santaraztarra, biazkan Sohütako Ikastolatik Oihana Urruty eta Ana Iraola, taldekan Muskildiko eskola, püblikoen saria Larraineko  Errege Txopitak taldeari joan da. Arramaiatzaren 16an Nafarroan igaranen den Haur Kantu Txapelketako finala joanen dira 4 talde horik.

Entzün irabazle zonbaiten lekükotarzünak : 


Entzün püblikoak zer zeion Kantu Txapelketa hortaz : 

Entzün Kantu txapelketako epai mahaina  : 



Entzün 2013ko Xiberoko Haur Kantu Txapelketa bere osotarzünean :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Bertsularitzan gei emaileen lanaz edo kargüaz" mintzaldi bat antolatzen dü KOBLAKA alkarteak apirilaren 12an gaüko 20.00tan Hebentik-enean Maulen. Biharamenean, Urdiñarben Bil Xokoan, bertso afaria eginen da "Lehiaka" bertso eskolen arteko algar kürütxatzea, Baiona eta Xiberoko bertso eskolen artean. Aihariarentako, deit 06.03.60.45.71an. Bestalde, KOBLAKA alkarteak diska-libürü bat plazaratüko dü Louis Ligueix xiberotar koblakari zenaz. Hanitx Xiberotar alkarlan bat da, informazione güziak Jüje Etxebarne eta Beñat Sarasolak bildü dütüe eta kantari andana batek parte hartü düe kantoreen grabaketan. Louis Ligueix 1901an sortü zen Larrainen, Zihigan ezkontü, laboraria izanik eta gazterik zentü 1939an. Ligueix koblakaria ezagützaren egiteko eta orhitzapenen etxekitzeko, lan eder bat 2013an plazaratüko dena.

Entzün Ramuntxo Christy "KOBLAKA" Xiberoko koblakarien alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan