XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bederatzü gerren diska elki berri dü Samsaya taldeak. «Les Mémoires du prophète» deitzen da diska berri hau eta horrekin DVD bat edirenen düzüe haren kontzertü batekin. Estiloaren aldetik ez da üsatüzko sailetan sartzen, haien erranetan "rock épouvante" estiloa da, müsika melodiko eta arin bat. Auto prodükzio bat izan da, beste diska güzik bezala, haitü hori eginik izan da haren müsika sorkuntza eta ekoizpenan libre izateko. Xehetarzün haborentako, salmenta güneak, kontzertüentzat, ikus samsaya.net web gunean.

Entzün Kronos taldeko kantaria eta gitarista : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nafarrako aldian ere "Eüskararen Egüna" ! Xiberoa eremü aüzoan den Erronkarin antolatürik da 17 gerren aldikoz "Eüskararen Egüna". Kebenko alkartearen medioz da sortü eüskararen berresküratzeko nahia. Elkarte honek manifestaldi ezberdinak antolatzen dütü urtearen kursean eüskarari bürüz. Urte oroz, herri ezberdin batetan antolatürik da Eüskararen Egüna eta aurten Izaban iraganen da. Eremü hortan beste eskualde hanitxetan bezala eüskara kasik desagertürik bazen, egün %60ko gazteek eüskara badakie. Holako alkarte eta ekitaldia beharrezkoak dira eüskararen geroarentako. Haien süstengatzeko maiatzaren 25an joan zitaie Izabara.

Entzün Koldo Kebenko alkarteko kidea : 

Haizetsü, hotza eta hezea izan da aurtenko Urdiñarbeko Müsikaren Egüna. Aro hitsa izana gatik jentetze ederra bildü da egitarau zabal baten üngürüan. Neskenegünarekin, dantza zen aipagei, goizan dantza ta maskaradak aipaturik izan dira, arrestiritan aldiz Xiberoko dantzaren geroa. Haurrer nola erakuts, gazteer nolako dantzak gogoan bizirik atxik eta zer lekü emazteer eman. Eztabadaren ondotik 8 mutiko gaztek “Kauter Balet” dantza sorkuntza eman düe. Azkenik, iganteko egünaldiarentako jenteak prunki hüilantü dira bazkari ta kontzertüarentako. Antolazalek deioenaz "kültür baten sendotarzüna bermatzen da nahikeriari, gogoari eta idekirik izateari". Aurtenko edizioa ikusiz, düdarik gabe dagün urtean ere 25. Müsikaren Egüna badateala orano ere.

Entzün Müsikaren Egünan bildürik izan diren lekükotarzünak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

11 gerren Maiatz Taulada Mauleko karrikako antzerki festibala, maiatzaren 22tik- 25ala iraganen da. Ostiralean ofizialki hasiko da beste urtez bezala Maule Gaineko plazan. Asteazkenean, Tokia antzerki konpaniako ikasle gehitüek "Embouteillages" antzerkia emanen düe Mauleko Victor Hugo karrikan. Ostegünean, eskolen arteko algar trükaketak balinbadira ostirale eta neskenegünean izanen dira ikusgarri güziak, zonbait kittorik beste zonbait prezio zinez apalean. Ez düda adin güzientzat zerbait izanen da ikusgei Mauleko karrika ezberdinetan. Ikus Maiatz Tauladako egitarau osoa.

Entzün Maiatz tauladako asteazken ta ostegüneko egitaraua : 

Entzün Michel Foucher ostiraleko egitaraua emaiten : 

Entzün neskenegüneko antzerki ikusgarriak : 

Xiberotar bat Frantziako rügbi zelekzioan. Camille Lopez 24 urteko Sohütarra Frantziako rügbi ekipan aritzeko sailkaturik izan da. Roger Aguerre, Pierre Arthapignet, Arnaud Marquasuzaren ondotik, Camille Lopez Nouvelle Zélande herrialat hegaldatüko da Michalak, Fofana eta horiekilan. Han lau partidak jokatüko dira, partida horietan 3 All Blacken etzian. Camille Lopez Mauleko ekipan izanez geroztik, Begles Bordelen ari izan da eta azken hilabete hontan jakin dügü katalandaren gana joanen dela, Perpignaneko taldean.

Entzün Camille Lopez Sohütar rügbilari famatüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan